Loraldiak udako gazte sormen-egonaldiaren proiektu hautatuak jakinarazi ditu

  • 9 proiektu aurkeztu izan dira deialdira eta 7 izan dira hautatuak, diziplina anitzak jorratzen dituztenak.
  • Guztira 17 gazte izango dira sormen egonaldiaren onuradun, eta bertan erreferentziazko sortzaile profesionalen tutoretzapeko laguntza izango dute.
  • Gazteen sormena sustatzeko kultur-sormen egonaldian ekainaren 23a eta 27a bitartean Lekeition izango dute aterpe. Zazpi proiektuek espazioa, denbora eta tutoretza profesionala izango dute.

 

Loraldiak gazteei zuzendutako sormen-egonaldiaren ebazpena jakinarazi du, gazteen euskarazko kultur-proiektuak sustatzeko ekimenaren baitan. Aurtengo deialdian 9 proposamen aurkeztu dira, eta horietatik 7 proiektu hautatu dira, guztira 17 gazteren parte-hartzearekin.

Gazte sormen-egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta parte-hartzaileek tutoretzapeko lana, lanerako espazioak eta Lekeitioko Sormen Astearen kultur-ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute. Loraldiak gazteen sormena bultzatzeko espazio bat eskainiko du, kultur diziplina ezberdinetan euskarazko proiektuak garatzeko.

 

Hautatutako proiektuak

Hauek dira sormen-egonaldia egingo duten zazpi proiektuak eta lantzen dituzten diziplinak:

  • Irhitzi – Maddi Etxeberria | Musika – Literatura
  • Zitekeenaren galdera batzuk – Gari Arambarri | Ikus-entzunezkoa – Gidoigintza
  • Ibiltariak kaleetan zehar – Oier Agirre , Maite Gandia, Nerea Sanz eta Hekthor Briñas / Folk | Kale antzerkia – Musika – Performancea
  • Harremanak – Lide Arrieta eta Noa Andueza | Literatura
  • Amultsuki – Joane Zarragoitia, Antia Lopez eta Jone Muruzabal | Musika
  • Ximurrak – Gontzal Royuela | Teatroa – Dramaturgia
  • Bertikaltasunetik haratago – Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino de Pablos, Nerea Sanz eta Aritz Castillo | Teatroa – Dantza – Performancea

 

Proiektu hautatuak diziplina ezberdinetako sortzaile gazteen sormen prozesuak bultzatzea du helburu, hala nola musika, literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta performancea. Egonaldian zehar, parte-hartzaileek haien proiektuak garatu ahal izango dituzte, sortzaile profesionalen tutoretzapean.

Gazte sormen-egonaldia Loraldiaren ekimena da  eta honako laguntzaileek sustatzen dute: Lekeitioko Udala, NAIZ irratia eta Laboral Kutxa. Bizkaiko Foru Aldundiak ekimenaren babesletza eskaintzen du.