Sormen Ola 2025: euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza gazteen eskura Loraldia eta EHU/UPVren eskutik

  • Loraldiak eta UPV/EHUk Sormen Ola programaren hirugarren edizioa antolatu dute. Urtarrila eta apirila bitartean, euskal kultur transmisioa sustatzen duen tailer sorta burutuko da.
  • 16-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta, hilean behin eta larunbatetan, formato trinkoan burutuko dira. Gai monografikoak landuko dira saio bakoitzean eta erreferentziazko profesional adituek eskainiko dituzte.
  • Edizio honetako sortzaileek aurreko bi urtetan landutako arloak osatuko dituzte: dantza, Garazi Etxabururen eskutik; sorkuntza eszenikoaz hitz egiteko Olatz Gorrotxategi izango dugu; Aitziber Garmendia aktoreak umorearen sormenaz arituko da; eta, azkenik, Nerea Ibarzabal bertsolaria eta idazlea inprobisazioaz eta sormenaz arituko da.

 

Loraldiak, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza sustatzeko asmoz, Sormen Ola 2025 programaren hirugarren edizioa antolatu  du. UPV/EHU bidaide izango du eta izena emango duten ikasleek kredituak lortu ahal izango dituzte.

16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailer teoriko-praktiko hauek, esperientziarik gabeko parte-hartzaileentzat ere egokiak dira. Sormenaren arlo ezberdinak lantzen dituzte, arlo horietako sortzaile erreferenteen eskutik.

 

Tailerren xehetasunak

  • Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU/UPV, Bilbo
  • Data: Hilean behin, larunbatetan, 9:30etik 15:00etara, urtarrila eta apirila bitartean
  • Prezioa: 20 € (BEZa barne)
  • Matrikula: www.loraldia.eus

 

2025eko egitaraua

  • Urtarrilaren 25ean: Garazi Etxaburu – Dantza
  • Otsailaren 22an: Olatz Gorrotxategi – Sormen kolektiboa
  • Martxoaren 22an: Aitziber Garmendia – Arte eszenikoak
  • Apirilaren 5ean: Nerea Ibarzabal – Literatura eta bertsolaritza

 

Tailerren deskribapenak

  1. Garazi Etxaburu
    Euskal dantza tradizionalaren berrinterpretazio garaikidea lantzeko tailerra.
  2. Olatz Gorrotxategi
    Dokumentuetan oinarritutako sormen eszenikora hurbilketa, antzerkigilearen ikuspegi pertsonaletik abiatuta.
  3. Aitziber Garmendia
    Drama eta umorea uztartuz, norbere gabeziak inspirazio iturri bihurtzeko tailerra.
  4. Nerea Ibarzabal
    Bertsolaritza eta literatura uztartuz, inprobisazioa eta sormen kolektiboa lantzeko gunea.

Parte-hartzaileek EHU/UPVren ikasketa kredituak eskuratu ahal izango dituzte, eta besteentzat ziurtagiri bat eskura daiteke. Ikasle kopurua mugatua da (25 pertsona), beraz, interesdunek lehenbailehen izena ematea gomendatzen da.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.loraldia.eus

 

Antolatzaileak eta helburuak

Sormen Ola gazteei zuzendutako programaren hirugarren edizioa martxan jarri da, Loraldia eta UPV/EHUko kultura zerbitzua EHUKulturaren eskutik. Bizkaiko Foru Aldundia da egitasmoaren babeslea.

Loraldiaren Gaztea lan lerroak gazte-sormena sustatzea du helburu, bai gazteei profesionalizatzeko bidean laguntzea, formazioa eta plaza eskainiz, eta bai sortzaile gazteei plaza eskainiz. Programa ezberdinak burutzen ditu urtean zehar eta horietako bat da Sormen Ola, hain zuzen ere. 

Sormen Olaren helburuak euskal kulturaren transmisioa gazteen artean zabaltzea, gazte kultur zaleak sustatzea, gazteak kultur profesional erreferenteekin harremanetan jartzea eta sormena eta irudimena bultzatzea dira. 

Webgunea: https://loraldia.eus/gaztea/sormen-ola/ 

 

 

Loraldia Sormen Ola 2025