4. Topaketa hezkuntza komunitateari zuzendutako topagunea da, eskoletan euskal kultur transmisioa nola landu hausnartzeko, partekatzeko eta elkarrekin irudikatzeko.
2026ko 4. edizioan, kultura planak, transmisiorako estrategiak eta hezkuntza eragileen arteko lankidetza izan genituen ardatz, ikuspegi praktiko eta partekatu batetik.
Jardunaldiak irakasleak, hezkuntza-erakundeak eta euskararen erabilera nahiz kultur transmisioa sustatzen dituzten eragileak bildu zituen, esperientziak ezagutu, gakoak partekatu eta etorkizuneko bideak elkarrekin pentsatzeko.
Pernan Goñi marrazkialriak egin zuen ekitaldiaren graphic recording delakoa eta hemen duzu laburpen grafikoa.





