Loraldia kultur mediazioa

Kultur-mediazio egitasmoa

EUSKARAZKO KULTURA BIZITZEKO ESPERIENTZIAK

Loraldiatik kultur mediazioko proposamenak sortzen ditugu euskarazko kultura garaikidea modu bizi, hurbil eta parte-hartzailean esperimentatzeko.

Gure helburua ez da soilik ikuskizun bat eskaintzea. Esperientzia oso bat proposatzen dugu: kultura ulertzeko, sentitzeko, partekatzeko eta euskararekin lotura sakontzeko espazioak sortzea.

Horregatik, gure mediazio-programetan artea, emozioa, hausnarketa eta parte-hartzea uztartzen ditugu.

  • Antzerkia
  • Musika
  • Aurretiko saioak
  • Gida didaktikoak eta gogoetarako materialak

 

Kultura ez delako ikusten bakarrik.
Kultura bizi egiten da.

Zer da kultur mediazioa?

Kultur mediazioa artearen eta publikoaren arteko zubigintza da.

Loraldiaren kasuan, zubi hori euskaratik eta euskaraz eraikitzen dugu: euskarazko kultur sorkuntza garaikidea hurbildu, testuingurua eskaini eta parte-hartzaileei esperientzia hori modu aktiboan bizitzeko aukera emanez.

Mediazioaren bidez:

  • ikusleak parte-hartzaile bihurtzen dira
  • kultura elkarrizketa bihurtzen da
  • eta euskarak erabilerarako eta bizipenerako espazio berriak irabazten ditu

Loraldia Produkzioak eta kultur mediazioa

Loraldiaren kultur mediazioko proposamenak zuzenean lotuta daude Loraldia Produkzioak lan-lerroarekin.

Loraldia Produkzioaken bidez, euskarazko sormena eta kultur transmisioa sustatzen dituzten produkzio propioak sortzen ditugu: antzerkia, musika, literatura, ikus-entzunezkoak eta diziplina anitzeko proposamenak uztartzen dituzten ikuskizunak.

Mediazio-programen bidez, produkzio horiek publiko berrietara hurbiltzen ditugu, testuingurua eskaini eta esperientzia artistikoa sakontzeko baliabideekin osatuz.

Horrela, kultur mediazioa ez da ikuskizun baten inguruko jarduera osagarri bat bakarrik:

  • euskarazko sorkuntza garaikidea bizitzeko eta ulertzeko modu bat da
  • eta Loraldiaren produkzio propioekin konektatzeko bidea ere bai

Zer eskaintzen dugu?

Esperientzia artistiko eta parte-hartzaileak

Loraldiaren kultur mediazioko proposamenek artea eta transmisioa uztartzen dituzte, publiko bakoitzaren beharretara egokituta.

Ikuskizuna

Kalitatezko euskarazko proposamen artistikoa: antzerkia, musika eta zuzeneko esperientzia.

Aurretiko saioak (ikastetxeentzat)

Ikuskizunaren testuingurua, gaiak eta interpretazio-gakoak lantzeko saioak.

Gida didaktikoak

Gogoeta, elkarrizketa eta ondorengo lanketa sustatzeko materialak.

Publikoaren arabera, mediazio-formatuak egokitu egiten dira:

  • ikastetxeetan aurretiko lanketa pedagogikoa eta gida didaktikoa eskaintzen ditugu,
  • euskaltegietan, berriz, ikuskizuna eta ondorengo lanketarako gida eskaintzen ditugu, euskarazko esperientzia kulturala aberasteko.

Publikoaren arabera, mediazio-formatuak egokitu egiten dira:

  • ikastetxeetan aurretiko lanketa pedagogikoa eta gida didaktikoa eskaintzen ditugu,
  • euskaltegietan, berriz, ikuskizuna eta ondorengo lanketarako gida eskaintzen ditugu, euskarazko esperientzia kulturala aberasteko.

Zer lantzen dugu?

Gure proposamenen bidez, besteak beste, honako gai hauek lantzen dira:

  • euskal kulturaren transmisioa
  • hizkuntzaren balioa eta erabilera
  • memoria historikoa
  • nortasuna eta komunitatea
  • kultur aniztasuna
  • sormena eta adierazpena
  • gaurko begiradatik egindako berrirakurketak

KULTUR-MEDIAZIO ESPERIENTZIAK

Anton Abadia. Dublinetik Hendaiara

Antzerkia, musika eta historia oholtza gainean

Anton Abadia. Dublinetik Hendaiara

Gaur egun martxan dugun kultur mediazioko proposamenetako bat da “Anton Abadia. Dublinetik Hendaiara”, Loraldiaren produkzio propioetako bat.

Ikuskizunak Anton Abadiaren bizitza eta garaia ditu ardatz: bidaiaria, geografoa, hizkuntzen ikerlaria eta euskal kulturaren sustatzaile handia izan zen. Bere bizitza antzerkiaren eta musikaren bidez gerturatzen dugu, modu emozional eta garaikidean.

Proposamen honek:

  • euskarazko kultura bizitzeko aukera ematen du
  • hizkuntza testuinguru artistiko batean kokatzen du
  • eta esperientzia kolektibo eta esanguratsua sortzen du

Kultur-mediazioa publiko ezberdinei zuzendua

Programazioa eta sarrerak

Loraldia produkzioko berriak