Loraldiak bere sorreratik izan du argi: euskarazko kultura ez da soilik erakutsi behar, sortu, bultzatu eta etorkizunera proiektatu ere egin behar da.
Horregatik, produkzio propioak gure lan-ildo estrategikoetako bat dira: euskal sormen garaikideari plaza emateko, sortzaileen arteko elkarlana sustatzeko eta euskaraz sortutako proposamen berriak publikoaren aurrean jartzeko.
Loraldia Produkzioak ez dira emanaldi isolatuak. Gure kulturaren memoria, gaurkotasuna eta etorkizuna elkarrizketan jartzen dituzten egitasmoak dira; diziplina ezberdinak uztartzen dituzten sormen-lanak; eta askotan, euskal kulturaren erreferenteak berrirakurtzeko, berreskuratzeko edo gaurko begiradatik berrasmatzeko aukera eskaintzen duten proiektuak.
Helburua bikoitza da:
Horrela, Loraldia ez da soilik programatzaile bat: euskarazko kultura industriaren eragile aktiboa da, sormenari bidea irekitzen diona eta gure iruditeria garaikidea elikatzen duena.
KULTUR-MEDIAZIO EGITASMOA