500. URTEMUGAN PLAZARATZEN DEN TEATRO-LANA
2019an betetzen da Lehen Mundu Bira espedizioaren irteeraren 500. urteurrena. Hona hemen ezinezko bidaia historiko haren gertaeretan oinuarrituriko teatro-lana.
ARGUMENTUA
Juan Sebastian Elkano itsasgizona azken orduetan dago. Ozeano Barearen erdi erdian sukar-ametsetan nabigatzen gogora ekarriko ditu lehen mundu biraren gertaerak, ondoan duen Barakaldoko itsasmutilaren laguntzarekin.
Gorriak ikusi zituzten hiru urteko ezinezko bidaia hartan. Sevillatik bost nao itsasoratu ziren eta bakar bat itzuli zen: Victoria izenekoa. Itsasontzi hau Ondarrun burutua zen, bost itsasontzi haietatik hiru euskaldunak bitziren. Gainera, Lehen Mundu Bira bete zituzten 18 marineletik 4 euskaldunak ziren: Juan Sebastian Elkano kapitainaz gain hiru bizkaitar.
Espeziak, Patagoniaren itsasartearen aurkikuntza, gosea, Magallanesen heriotza, matxinadak, konkistak… Mundua biribila dela frogatzen duen lehen bidaia. Berpizkundearen hasiera. Baita XVI. mendeko Euskal Herria itsastarra aldarrikatzen duen istorioa ere.
ARTE ESZENIKOAK
Teatro-lan honen eszena aktoreen interpretazioak eta musikak osatzen dute.
Alde batetik, hiru aktorek bakarrizketen bidez istorioa kontatuko dute. Beste aldetik, musikari bik antzezlanaren soinu banda jarriko du: musikaraia eta kantaria.
Soinu bandari dagokionez esan, XVI. mendeko giroa islatu nahi dugula, garaiko baladen bidez. Euskal balada historikoak ditugu teatro-lan honen ardatz ikusgarria. Biolina izango da balada hauen lema.
LORALDIAREN EKOIZPENA
Teatro-lan hau ez da Loraldiaren aurreneko ekoizpena. Loraldiak kultur industria sustatzeko du helburu eta honen ondorioz hainbat ekoizpen plazaratu du azken lau urte hauetan.
2018an “Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara” antzezlana estreinatu genuen udaberriko festibalean. Formatu txikiko ikuskizuna, non musika eta interpretazioa uztartzen diren. Bide beretik dakar “Mundubira. Elkano, Primus” ekoizpen propioa.
Beraz, formatu txikiko antzerkia da non musikak espazio nabarmena hartzen duen.
TRANSMISIOA HELBURU
Teatro-lan honek transmisioa du helburu. Euskal Herriko historia ezagutaraztea ezinbestekoa dela gure uste apalean.
Hori dela eta, teatro lanak jende gazteari begira jarri da. Ikasleentzako emanaldiak antolatuko dira eta hauekin batera gida pedagogiko bat argitaratuko da.
ESTREINALDIA
2019ko martxoaren 22an, ostiralarekin, Euskalduna Jauregian estreinatu da. Loraldia Festibaleko ekoizpena da.