SINOPSIA
GALERNA (Azken bidaia) itsasoari buruz begirada emozionala da: ezezagunari beldurra, sakontasunaren misterioa, naturako indarren aurre ezintasuna, ozeano neurrezinaren poetika, familiakideak galtzeko arriskua, itsas jendearen alaitasuna edo ta bertan bizi diren kretaurak imajinatzeko gozamena. Beti ere euskal erroetatik abiatuta (mitologia, doinuak, testuak, ohiturak, kondairak, dantzak) mundu osoari begirada zabal bat egiteko asmoz.
Galerna (Azken bidaia) familia osorako ikuskizun bat izango da. Haur eta gazteek interpretatuta baina publiko osoari zuzenduta.
ITSASOARI BEGIRADA POETIKOA
Euskal doinu herrikoietatik abiatuta irudimena piztuko dugu bidai emozional honetan abiatzeko eta ur sakonetan sartzeko musikaren laguntzaz: Instrumentuak eta ahotsak. Arraunlarien kantuak, dei egiteko doinuak eta bertsolarien kantuak bihotzetik ateratako gazi-gozo emozioetatik sortutako armoniekin fusionatuko dira.
Itsasoari idatzitako poemak, itsasoaren inguru sortutako kondairak, kantutegietatik ateratako itsas doinuak, lan kantak, amodiozko kantak, … itsasoak emandako uzta ugari da eta Juan Kruz Igerabidek uztartzen ditu denak itsasoari begirada poetikoa, zein sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko.
Oinarria Leioa Kantika Korala da, beraz musika korala izango da pisu handiena hartuko duenak, baina koruari laguntzeko talde instrumentala, tenore bakarlari bat eta aktore batek lagunduko dute.