Titularra: LORALDIA KULTUR ELKARTEA
IFK: G95829818
Datuen erabiltzaile bakarra: LORALDIA KOOP. ELK. TXIKIA
Helburua: erabiltzaileei Loraldiak bideratzen dituen egitasmoari buruzko informazioa bideratzea eta Loraldia Festibalaren inguruko informazioa zabaltzea.
Legitimazioa: interesatuaren onespena
Hartzaileak: webguneko hosting-a Europar Batasuneko herrialde batean dago kokatuta
Eskubideak: atzipena, zuzenketa edota ezeztapena
Izaera pertsonaleko datuak babestea
www.loraldia.eus webgunean hainbat datu pertsonal jasotzen dira formulario batzuen bidez, esate baterako erregistroa, newsletter, gurekin lan egin eta harremanari dagokien ataletan, baita harremanetan jartzeko prestatutako posta elektronikoko helbideen bitartez ere.
Izaera pertsonaleko datuak babestearren une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz eta webgune honetan deskribatutako pribatutasun-politikarekin bat etorriz tratatuko dira datu horiek; erabiltzaileek beren datuak eman baino lehen irakurri beharko dituzte bai bat eta bai bestea ere.
Nolanahi ere, izaera pertsonaleko datuak biltzeko erabilitako formularioetan informazio-klausula bat xedatu da horietako bakoitzean, horiei ematen zaien tratamenduaren inguruan.
Gure erabiltzaileen datuak babestuko dituzten segurtasun-neurri batzuk ezartzeko helburuz, inprimaki desberdinetan SSL protokoloa (Secure Sockets Layer) duen ziurtagiri elektroniko bat gehitu dugu, eta era horretan, informazioa 128 biteko kode batzuen bidez enkriptatuta bidaliko da.
Jakinarazpen komertzialak
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta hori aldatzen duen Informazioaren Gizartea Bultzatzeko Neurrien abenduaren 28ko 56/2007 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz, www.loraldia.eus webguneko erabiltzaileei jakinarazten zaie ez zaiela posta elektroniko bidez edo jakinarazpen elektronikoetarako beste bitarteko baliokide batzuen bidez publizitaterik edo jakinarazpen komertzialik bidaliko aurrez horrelakorik eskatu edoo baimendu ez badute; aipatutako baimena, hain zuzen, horretarako prestatutako inprimakien bitartez lortuko da.
Nolanahi ere, erabiltzaileek, bitarteko elektronikoez baliatuz elkartea@loraldia.eus helbidera mezu bat bidali eta jakinarazpen komertzialak jasotzearen aurka agertu edo beren ukoa adieraz dezakete, eta bidaltzen zaion jakinarazpen bakoitzean emango zaio hori egiteko aukera.
Sare sozialei buruzko informazioa
Atal honen bitartez, guk parte hartzen dugun sare sozialetan datuen tratamenduari eta erabilerari buruz ditugun politikak jakinarazi nahi dizkiegu erabiltzaileei. Facebook dela eta, “Atsegin dut” botoia sakatuz erabiltzaile bat gure orrialdearen jarraitzaile bihurtzen denean, onartu egiten du bere datu pertsonalak Facebook plataforma honetan bakarrik erabil ahal izatea, gure orrialdea kudeatu dezagun eta chataren bitartez gure jarraitzaileekin ditugun bi norabideko komunikazioak manten ditzagun.
Nolanahi ere, tratamendu hori sare sozial honetako pribatutasun-politiken mende dago eta erabiltzaileak ondorengo esteka honetan kontsulta dezake:
https://www.facebook.com/policies_center/ Jarraitzaile bihurtuz, gurekin bat egin duten kide edo jarraitzaileen zerrenda eskuratu ahal izango dugu. Jakinarazi nahi dugu, halaber, erabiltzaile bat jarraitzaile egiten bada, argitaratzen ditugun albisteak bere horman ere agertuko direla eta hark iruzkinak egiten baditu gurean agertuko direla, gainerako jarraitzaileek ikusi ahal izango dituzte bai bere iruzkinak eta bai bere profileko izena ere, eta, hala egokituz gero, bertan duen argazkia. Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna da Sare Sozialaz egiten duen erabilera.
Ez ditugu erabiltzaileen datu pertsonalak erabiliko aurreko paragrafoetan adierazitakoak ez diren helburuetarako, ezta sare soziala ez den beste ingurune batetik informazioa bidaltzeko ere.
DBLOan aitortzen diren eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideei dagokienez, Facebookek horrelakoetarako baimentzen dituen aukeren arabera bakarrik jardun ahal izango dugu, eta horiengana zuzendu beharko dugu erabiltzaileek honelako eskubideren bat gauzatu nahi badute.
Edonola ere, edozein unetan gure orrialdean baja eman dezakete, jarraitzaile izateari utziz, “Ez dut atsegin” botoian sakatuz, eta era horretan ezingo genituzke haren datu pertsonalak eskuratu, nahiz Facebookek gorde egin ditzakeen aldez aurretik gure horman egin dituen iruzkinak.
Twitter dela eta, “Jarraitu” botoian sakatuz erabiltzaile bat gure jarraitzaile bihurtzen denean, jarraitzen diguten pertsonei buruzko informazioa eskuratu dezakegu, esate baterako, erabiltzaile-izena, argazkia (baldin eta erabiltzaileak bere profilean argazkiren bat jarri badu), eta egindako iruzkinak edo “Tweetak”, baita profilean argitaratutako gainerako informazioa ere, adibidez, zein erabiltzaileren jarraitzaile zaren eta zure jarraitzaileak nor diren, nahiz ez dugun informazio hori erabiliko. Twitterren jarraitzen diguten erabiltzaileen datuak “Tweet” horiek edo haiekin trukatzen ditugun mezuak kudeatzeko eta horiei erantzuteko bakarrik erabiltzen ditugu.