Loraldia Festibalaren esperientzia arrakastatsua beste herrietara zabaltzea du helburu.
Publiko guztietara zuzenduriko euskarazko kultur eskaintza garaikidea.
Herriko beste eragileak inplikatuz eta dinamizatuz. Gure komunikazio baliabideak erabiliz herri bakoitzari egokituak.
Komunikazioa eta bertako eragileen inplikazioa funtsezko lanak dira ekimenaren arrakastarako.
2022an abiatu genuen eta lehenengo esperientzia arrakastatsuak Arrigorriaga – Zaratamon eta Lekeition antolatu genituen.
2024an hiru herri hauetan 3. edizioa antolatu dugu eta 2024ko udazkenean Iruñean sortu dugu antzeko esperientzia, Iruñaldiaren lehenengo edizioa burutuz.
Bai, gurekin harremanetan jarrita herri bakoitzerako proposamen berezi eta bakarra sortuko dugu.
Herri bakoitzerako proposamen berezia eta bakarra osatuko dugu. herri horren egoera, baldintzak, beharrak eta gogoak aztertuta, ahalik eta proposamen erakargarriena sortuko dugu.
Loraldia Plaza ekimen kolaboratiboa da eta gure helburua da lantaldea osatzea: gurekin batera, bai herriko udala, zein kultur eragileak, sortzaileak, beste erakundeak, tokiko hedabideak, taldeak eta gizartea inplikatzea da gure helburua.
Loraldia Plaza herri proiektu bat bezala ulertzea nahi dugu.
Gurekin jarri harremanetan eta egoera aztertuko dugu.