Lekeitioko Sormen Astea 2025 - Loraldia

Lekeitioko Sormen Astea 2025

Bihotz-begietan

EKAINAK 23-26

Lea-Artibain gordetzen den altxor preziatu bati begira jarri gara. Berton euskaltasuna nagusitzen da, Euskal Herriko beste bazterretan ez bezala. “Nire euskaltasuna itsaso bat da eta ez du almiranterik” idatzi zuen Koldo Izagirrek. Itsas-labarren ondoan, gure hizkuntzaren babeslekua kokatzen da. Ez da ekosistema guztiz egonkorra, ahula eta zaurgarria baizik. Baina mendeetan zehar herri kultur sendo bat landu da hemen. Orain etorkizunari begira jarriko gara eta sormen garaikideari ekingo diogu.

 

Bihotz-begiekin begiratzen diogu, Xabier Lizardiren hitzak gogoan. “Asaba zaarren baratza” loratzen da Lekeition. Izan ginena gara eta loratuko gara. Sortzaileek ereiten dute loratuko den hazia. Sortzaileek zabaltzen dute lorratza. Sortzaileek egiten gaituzte euskaldun.
Sormen Aste honetan hasiberri eta profesionalen arteko bidegurutze bat proposatzen dizuegu. 

 

Esperientzia digital batean murgilduko gara. Gure memorian lehen emakume argazkilariaren begietan islatuko da. Frankensteinen eskutik nabigatuko dugu Ana Galarragaren galderen itsasoan. Kubatik datozen soinuekin beste begiratu bat emango diegu Ines Osinagaren kantuei. “Dena aldatzen da”, gure sormenak duen aurrera ekiteko adorea izan ezik.

 

Programazioa eta sarrerak

Antolatzailea

Babesleak

Laboral Kutxa logoa

Laguntzaileak

NAIZ logoa