MAITASUNA EZ DA NAHIKOA: “maitasun idealaren gainbehera” ospatzen duen manifestu poetiko-musikatua eta Lorazain Eguna Loraldia Festibalean

  • Lorazain Eguna 2026: Loraldia Festibalak urtero programazioko ekitaldi bat aukeratzen du Lorazain Eguna ospatzeko; aurten Maitasuna ez da nahikoa izango da hautatua, eta Lorazainentzat sarrera doakoa izango da, komunitateari eskerrak emateko eta euskarazko kultur kontsumoa sustatzeko.
  • Hitza, musika eta argia: agoraren formatuan: “performatutako gorputzen eta deformatutako soinuen agora bat”, hitzekin jolastu eta soinuz lokaztuko den emanaldi eszeniko eta garaikidea. 
  • Hiru sortzaile eszenan: Mari Luz Estebanek idatzi ditu hitzak, Amorantek ondu du musika, eta Itziar Garalucek argien eta irudien ardura hartuko du.

 

 

Maitasuna ez da nahikoa Loraldia Festibalaren baitan aurkeztuko den proposamen berezia da: literatura eta musika, argiaren eta irudiaren bidez eszenaratuta, maitasunaren ideiari (eta bere mito idealizatuari) begirada zorrotz eta poetikoa egiteko.
Gainera, egun berean jaialdiak Lorazain Eguna ospatuko du, Lorazainen komunitateari eskerrak emanez eta euskarazko kulturaren aldeko konpromisoa komunitatearekin elkarrekin indartuz.

 

“Maitasun idealaren gainbehera” ospatzeko manifestu poetiko-musikatua

Maitasuna ez da nahikoa “maitasun idealaren gainbehera ospatzen duen manifestu poetiko musikatua” da

Hitza eta musika uztartzen dituen emanaldi honetan, oholtza gainean hitza, soinua, argia eta gorputzak izango dira, agoraren ideia aktibatuz: “performatutako gorputzen eta deformatutako soinuen agora bat”. 

Proposamenak ez du maitasunaren kontaketa “printze eta printzesen” moldean elikatzen; alderantziz, doinu-printzak bai, baina idealizaziorik gabe. Hitzarekin jolastu eta soinuz “lokaztu”, ahotsaren hotsak, boza altuak eta altabozak elkarrizketan jarriz. 

 

Hiru sortzaile: hitzak, musika eta argiak/irudiak, pieza bakarrean

Emanaldian hiru sortzaile ariko dira eszenan: Mari Luz Estebanek idatzi ditu hitzak, Amorantek soinu bandaren musika sortu du eta Itziar Garaluceren ardura izango dira argiak eta ikus-entzunezko irudiak. 

Hiru lengoaia horiek pieza bakarrean harilkatzen dira, literaturaren materialtasuna (ahotsa, esaldia, erritmoa) eta musikaren gorputza (soinu deformatuak, boza, altabozak) elkarren ondoan jarriz, argiak eta irudiek espazioa eta tentsioa eraikitzen duten bitartean.

 

Lorazain Eguna: komunitateari eskerrak, kultur transmisioa indartzeko

Loraldia Festibalaren edizio bakoitzean, jaialdiak programazioko ekitaldi bat aukeratzen du Lorazain Eguna ospatzeko. Lorazainak Loraldiaren komunitate-sarea dira, eta ekimen honek helburu argia du: babesa eskertu eta, aldi berean, euskarazko kultura kontsumitzera animatu, kultur transmisioa eta ekosistema indartzeko.

Aurtengo edizioan, Lorazain Eguna Bidebarrieta Liburutegian ospatuko da, Maitasuna ez da nahikoa emanaldiarekin: sarrerak 5€ dira publiko orokorrarentzat, eta Lorazainentzat doan izango dira. 

 

EKITALDIAREN DATUAK (oinarrizko informazioa)

  • Ekitaldia: MAITASUNA EZ DA NAHIKOA
  • Lorazain Eguna: Lorazainentzat sarrera doan, aurretiaz hartuta
  • Parte-hartzaileak: Amorante, Mari Luz Esteban, Itziar Garaluce 
  • Data: 2026/03/26 (osteguna)
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Bidebarrieta Liburutegia (Bilbo)
  • Edukia / iraupena: literatura eta musika / 60 min 
  • Sarrera: 5€ (Lorazainak doan)
  • Sarrerak: https://sarrerak.loraldia.eus/denda/maitasuna-ez-da-nahikoa