LORALDIA IRUDITEGI GARAIKIDE BATEKIN EUSKARAZ SORTZEN DEN KULTURAREN GARAPENA, BERRIKUNTZA, TRANSMISIOA ETA IKUSGARRITASUNA SUSTATZEN DUEN EGITASMOA DA.
Loraldia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen eskutik, Bilbon, udaberrian zehar, kultura diziplina guztiak barne hartu ahal izateko, gaurko euskal kulturaren adierazle zen festibala bat garatzeko.
Proiektuaren inspirazio iturria, eredu eguneratu eta garaikide batekin (XXI. mendea) egokitutako eta Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator eta 2015. urtean gauzatu zen, Bilbon udaberrian ospatutako Jaialdiaren formaturi jarraiki.
Jaialdiko lehenengo edizioaren arrakasta eta honek euskal kulturaren sektorean sustatzen dituen itxaropenak kontuan hartuta; talde sustatzaileak proiektu handizaleago bat planteatzea erabaki zuen, irabazi-asmorik gabeko kultura elkarte modura identitate bat izango zuena, eta horrela, 2015eko abenduan, arestian Loraldia Festibala zena Loraldia Kultur Elkartea izatera heldu zen. 2016ko otsailaren 23an Euskadiko Elkarteen Erregistro Nagusian inskribatua izan zen, AS/B/19869/2016 Erregistro zenbakiarekin.
2016. urteko udaberrian ospatutako jaialdiaren bigarren edizioak kontzeptu estrategiko berri baterako bidea eman zuen; jarduera ardatz eta ildo berriak ezarri ziren: Eskola, Produkzioak.
2017an gure lehen Gogoeta Estrategikoa egiten dugu ditugun ekimen ezberdinak antolatzeko. Urte honetan ere Lorazaina programa sortzen da, gure jarraitzaileen komunitatea sortuz.
2018tik Lehentasunezko Jarduera bezala aitortuak gara Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik.
2019an finantziazio orekatu eta egonkor batekin bestelako proiektuetan amesten hasten gara.
2020an, pandemiarekin bat, Loraldia Digitala egitasmoa hasten da. Bestelako jarduerak egiteko muga asko ditugu eta Festibala udazkeneko formatuan aurrera ateratzen dugu.
2021ean II Gogoeta Estrategikoa egiten dugu, ditugun produktuak ordenatu eta balorean jartzen ditugu eta zenbait produktu berri sortzen ditugu: Loraldia Plaza eta Loraldia Gaztea.2022an Kultur Sormen Industrian sartzeko apustua egiten dugu eta gure egiturari beste maila bat ematen diogu: 2022ko irailan lan elkartuko Loraldia Koop. Elk. Txikia sortzen dugu.
2023an kooperatibaren jarduera ekonomikoa martxan jartzen da, ekintza arlo guztiak aktibatzen ditugu eta enpresa eredu bat ematen diogu (plan kontablea, antolaketa modua, aurrekontuak, produktuen estrategia) eta datozen 3 urteei begira jartzen gara III Gogoeta Estrategikoarekin.
2024an inoiz baino proiektu gehiago ditugu martxan herrialde guztietara heltzen direnak, Iruñaldia proiektua adierazgarriena. Beste mugarri bat berditansun plana garatu eta martxan jartzea izan da.2025eko martxan jartzen dugu Aholkularien Batzordea Loraldia proiektuari etorkizunean proiekzioa emango dion kanpoko begirada kualifikatua lortzeko.
Euskarazko kultur-industria sustatzea
Euskal kulturaren transimisioa
Zazpi lan lerrotan egiten dugu lan:
Ni nagusiki: euskal kultur industriaren sustapena, honek ikusgarritasuna irabaz dezan; eta euskal kulturaren transmisioa eta gizartean hedatzea.
Loraldiak bere ibilbidea Festibala bat bezala hasi batzuen ere, egun zazpi lan arlo ditu: Festibala (Bilbon eta udaberriaren hasierarekin batera); Produkzioak (gure produkzio propioak sortzen ditugu); Plaza (Festibalaren esperientzia beste herri batzuetara eramateko); Gaztea (publiko honetarako bereziki sortutako egitasmoak bideratuz); Eskola (euskal kuturaren transmisioa hezkuntza arloan bideratzeko); Digitala (formato digital eta narratiba berriak sortzeko laborategia); eta Lorazainak, gure jarraitzaile eta zaleen komunitatearekin bideratzen ditugun ekimenak.
Ez, Loraldiaren lana Euskal Herri eta mundu osora begira bideratzen da. Nahiz eta Bilbon jaiotako proiektua izan, guk ez dugu esparru geografiko batera mugatzen.
Loraldiak Euskal Herri osoan lan egiten du, baina fisikoki Bilbon kokatuta gaude. Gure egoitza Euskararen Etxean kokatuta dago, Bilboko San Inazio auzoan.
