- Loraldia Plaza bosgarren aldiz iritsiko da Zaratamo eta Arrigorriagara, urriaren 17tik 26ra, euskal sorkuntza garaikidea ospatzeko.
- Kultura marean gora: zinema, musika, antzerkia, dantza, esperientzia digitalak eta dastaketa bateratuko dituen egitarau anitza.
- Euskal kulturaren erreferenteak eta belaunaldi berriak bilduko dira sorkuntza eta transmisioaren aldeko elkarlan eszenikoan.
Urriaren 17tik 26ra, Zaratamo eta Arrigorriagako herriek euskal kulturaren epizentro bihurtuko dira Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga egitasmoaren laugarren edizioarekin. Zinema, musika, antzerkia, dantza, bertsolaritza, esperientzia digitalak eta ardo-dastaketak batuko dira egitarau anitz eta bizi batean.
Loraldia Plaza-k kultura garaikidearen aldeko apustu irmoa egiten du, diziplina anitzen bidez sormenaren aniztasuna eta transmisioa sustatzeko. Loraldiak Gabriel Arestiren hitzak dakartza gogora: “Euskara itsaso urdin eta zabal bat izango da”. Mareak gora egiten du, eta euskal sorkuntza, areto handietan ez ezik, herri aretoetan ere, loraldian dago.
Aurtengo edizioan, euskal kulturaren erreferenteak eta belaunaldi berrietako sortzaileak bilduko dira: Juan Carlos Pérez, Larraitz Zuazo, Ruper Ordorika, Laura de la Hoya, Aintzane Libarona, Arrate López, Sonia Iglesias, Naiara Berasategi, Eztizen Mitxelena, Maitane Zabala, Naiara Uribe, Iholdi Beristain, Peru Irastortza, Gorka Granado, La Pulga (Askoa Etxebarrieta), Mikel Aveiro, Aitor Korta, Miguel Linares, Eider Elorza, Ángel López de Toro, Adrián Larrañaga, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Fikzio Fabrika, Patxo Telleria, Adrián García de los Ojos, Maider López, El Mozo eta Morau, besteak beste.
Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga ekimenak tokiko komunitatearekin konektatzen du sorkuntza garaikidea, eta euskarazko kultur proposamenak herritarrei modu hurbilean eskaintzen dizkie, belaunaldi desberdinen artean zubiak eraikiz.
Herritar guztiak gonbidatuta daude kulturaren olatura igotzera eta ekimen honetaz gozatzera.
Irailaren erdialdean egingo da programazio osoaren aurkezpena eta sarreren salmenta abiatuko da.