Loraldia Festibala: natura eta artea uztartuz Bilbo inguruko mendien barrena

  • Goroldiorik ez (II), oinezko ibilbide gidatua: Bilboko emakume ahaztuen memoria berreskuratzeko aukera dramatizatutako ibilbide batean.
  • “Palestinaren Mina” kontzertua: musika naturan entzuteko esperientzia paregabea, Juantxo Zeberio, Maddi Oihenart eta Miren Zeberiorekin.

 

Bilbon eta inguruetan naturaren eta artearen arteko elkargune berezia bizitzeko aukera izango da martxoaren 22an. Goroldiorik Ez (II) ekimenaren barruan, bi ekitaldi berezi antolatu dira: oinezko ibilbide gidatua eta naturan egingo den kontzertu hunkigarria

Biak ala biak natura eta kulturaren arteko lotura sendotzeko diseinatu dira.

 

GOROLDIORIK EZ (II): Izango garelako izan ziren

  • Data: martxoak 22, larunbata
  • Zer: ibilbide gidatua Piszifaktoria Ideien Laborategiarekin
  • Non: San Mamesetik Arraitz mendira oinez ibiltzen
  • Ordua: 10:00 (Ibilbidearen hasiera San Mamesen, Iribar estatuan)
  • Iraupena: 150 minutu
  • Sarrera: 10 € (8 € Lorazainak)
  • Informazioa eta sarrerak: https://loraldia.eus/egitaraua/goroldiorik-ez-ii 

 

Ibilbide honen helburua Arraitz mendira igotzea eta bertan “Palestinaren Mina” kontzertuaz gozatzea da. Bidean zehar, Piszifaktoria Ideien Laborategiak gidatutako bidaia dramatizatu batek Bilbo inguruko emakume ahaztuen memoria berpiztuko du, baita emakume gazteen ahotsak entzunaraziko ere. Naturaz eta kulturaz betetako esperientzia honek goroldioak irentsi ez gaitzan gogoraraziko digu.

Sortzaileak: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Ayllon.

 

PALESTINAREN MINA: Kontzertua naturan

  • Data: Martxoaren 22an, larunbatean
  • Lekua: Arraitz mendia (Arraitz auzoko parkingetik gertu)
  • Ordua: 12:30
  • Iraupena: 60 minutu
  • Sarrera: Doan
  • Informazioa eta sarrera aldez aurretik eskuratzeko: https://loraldia.eus/egitaraua/palestinaren-mina-kontzertua-naturan

 

Arraitz mendiko basoan egingo den kontzertu honek Juantxo Zeberio, Maddi Oihenart eta Miren Zeberio elkartuko ditu. “Palestinaren Mina” kanta Juantxo Zeberiok Maddi Oihenartekin sortu du, eta kontzertuari izena ematen dio.
Pianoa, ahotsa eta biolina naturaren eszenografia ikusgarrian bat eginez, esperientzia paregabea eskainiko dute.

Kontzertura heltzeko bi bide daude:

  • Oinezko ibilbidea: 10:00etan San Mamesetik abiatuko da (ikus aurreko ekitaldia).
  • Kotxez: Errekaldeko Betolaza auzotik Arraitz auzoko parkingera igoz.