- Proiektu aitzindaria: euskarazko kultura garaikidea eta sormena ikasgelara eramaten ditu, hezkuntza berritzaile baten alde eginez.
- Ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitzen den eskaintza: arte, musika, antzerki eta ikus-entzunezkoen artean, zazpi proiektu desberdin.
- Hamarkada bateko esperientzia eta 3.000 ikasle baino gehiagoren parte hartzea: kalitate pedagogiko eta emozionala bermatua.
Loraldia Eskolak bere eskaintza pedagogiko berritua aurkezten du 2026-27 ikasturterako, euskarazko sorkuntza eta kultura garaikidea ikastetxeetara hurbiltzeko konpromiso sendoarekin. Hamarkada bateko ibilbide arrakastatsua du bizkarrean eta dagoeneko 35 ikastetxetan eta 3.100 ikasletik goratan eragina izan du, ekimen aitzindari eta erreferente bihurtuz.
Euskararen bidez, sormenaren eta belaunaldi berrien laborategia
Loraldia Eskola hezkuntza-komunitate osoari zuzenduta dago—Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa barne—eta eskaintza aberatsa eta diziplina anitzekoa prestatzen du: arte plastikoak, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta sorkuntza garaikidea.
“TtIPIA”, “Airean”, “7 Kantu”, “Lore Jokoak”, “Kamara sartu!”, “Lore kolore” eta “Loreak tailerretan” bezalako proiektuak, ikasleek euskara esperimentatu, sortu eta bizitzeko aukera ematen dute, ikasleak kulturaren eta hizkuntzaren protagonista bihurtuz.
7 proiektu, sormenaren eta kulturaren pluralitatea
Loraldia Eskolako zazpi proiektuek euskal hezkuntza eta sormena ikasgelan txertatzen dituzte, arte plastikoak, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta diziplina anitzeko ekimenak uztartuz.
Pluralitatea, egokitzapena eta parte-hartze aktiboa harezko ardatz, ikasleek aukera dute euren nortasun kulturala eta sortzaile ahalmena garatzeko.
Ttipia
Arte plastikoen sormenerako lehen pausoak: haurrek material ezberdinak erabiliz arte plastikoaren bidez adierazteko eta esploratzeko aukera izango dute, irudimena piztuz eta bere nortasun artistikoa lantuz.
Airean
Euskal musikaren transmisioan eragitea helburu. Beti ere, sormenetik eta sortuz. Ikasleak musika podcast baten sortzaile bilakatuko dira.
7 Kantu
Euskal kantutegiaren ezagutzan, interpretazioan, eta sormenaren atzean dagoen munduan, dauden kantu, lur eta konexio anitzak transmititzeaz, eta interpretazio, sormen eta konexio berri eta gaurkotuak sortzean datza.
Lore Jokoak
Euskal antzerki eta festa tradizionalei buruzko ekintza: ikasleei, euskal kulturaren adierazpide artistiko gehientsuenak biltzen dituen Libertimendu edo Pastoral baten ezaguera transmititzea, eta berau sortzearen sormen prozesuaren osotasunean parte aktibo bilakatzen dira.
Kamara sartu!
Ikus-entzunezko sorkuntza eta teknologiak: ikasleek euren istorioak eta sormen lanak sortu eta grabatu egingo dituzte, euskarazko ikus-entzunezko kultura sustatuz.
Lore kolore
Arte diziplinen arteko esperimentazio laborategia: diziplina anitzeko saioetan, arte plastikoak, musika eta mugimendua uztartzen dira, sormena askatasunez garatzeko.
Loreak tailerretan
Ikasleei, bizipen-esperientzia batetik abiatuta, proiektu kolektibo ekintzaile bat sortzeko aukera ematen dio: tokiko kultur sortzaile ezberdinak eta beraien obra/lana ezagutuko eta esperimentatuko dituzte.
Prestigioa, berrikuntza eta hezkuntza-eragin positiboa
Loraldia Eskolaren proiektuak ikastetxeen behar eta ezaugarrietara egokitzen dira; tailer bakoitza malgutasunez eta hurbiltasunez antolatzen da, eta hezitzaileen eta eskoletako taldeen arteko jarraipen pertsonalizatua bermatzen dira. Ikasleen parte-hartze emozionala eta bereganako eragina saioz saio monitorizatzen dira eta, esperientzian oinarrituta, bizipen positibo eta integratzailea ziurtatzen da.
Loraldia Eskola: gaur egungo euskal kulturaren etorkizuna irudikatzen
10 urteko ibilbidearekin, 77 proiektu gauzatu eta milaka ikasle eta irakaslerentzako aukera berriak sortuta, Loraldia Eskola eguneroko ikasgelen sormen eta emoziorako laborategia da. Euskal kulturaren transmisiorako eta belaunaldi berrien talentua pizteko aukera paregabea eskaintzen diegu gure ikastetxeei.