Judit Neddermannen kontzertu berezia Loraldia Festibalean, euskal emakume abeslariz inguratuta

  • Judit Neddermann kataluniar abeslariak “Artean” diskoa aurkeztuko du, euskaraz eta katalanez abestutako sei kantuz osatua.
  • Loraldia Festibalean aurkeztuko du zuzenean kontzertu hau eta bertan euskal musikaren ordezkari diren Olatz Salvador, Idoia Asurmendi, Maren eta Bea Asurmendi abeslariak izango dira gonbidatu bereziak.

 

Martxoaren 23an, igandean, 12:30ean, Guggenheim Bilbao Museoaren entzungelan, Judit Neddermann kataluniar abeslari eta konpositoreak kontzertu berezi bat eskainiko du Loraldia Festibalaren baitan. “Artean” izeneko bere azken EPa aurkeztuko du, non euskaraz eta katalanez abestutako sei kantu biltzen diren. EP honen bidez, Neddermannek Katalunia eta Euskal Herriaren arteko zubia eraiki nahi izan du, bi kulturen arteko elkarbizitza eta elkartrukea sustatuz.

 

Judit Neddermann 

Judit Neddermann 1991n jaio zen Bartzelonan, musikari familia batean. Bere ibilbidean zehar, bost disko kaleratu ditu bakarka eta beste bat bere ahizpa Meritxell Neddermannekin batera. Joan Manuel Serrat, Alejandro Sanz, Pedro Guerra, MARO, Noa, Jorge Drexler, Andrés Suárez, Rozalén eta Miguel Poveda bezalako artistekin kolaboratu du, besteak beste.
Gainera, hamar urtez The Gramophone Allstars proiektuko abeslaria izan da, eta Clara Peya pianista, Quartet Brossa eta Coetus taldeekin ere lankidetzan aritu da. Bere lanak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Max Saria, Butaca Saria eta bi Enderrock sari.

Artean lana

“Artean” EPa sei kantuz osatuta dago, eta horietako bost Judit Neddermannek katalanez idatzi ditu, Olatz Salvadorrek euskarara itzuli eta moldatu dituelarik. Seigarren kanta, “Mendien Artean”, Quico Pugès biolontxelo-jotzaileak idatzi du bi hizkuntzetan. Artean-en, Neddermannek euskal musikaren ordezkari diren bost abeslari gonbidatu ditu: Olatz Salvador, Idoia Asurmendi, Maren, Bea Asurmendi eta Izaro

Loraldia Festibalean eskainiko du kontzertu hau lehenengoz eta euskal kantari horietako batzuk eszenatokia partekatuko dute Neddermannekin, hizkuntza eta kultura bien aberastasuna ospatuz: Olatz Salvador, Idoia Asurmendi, Maren eta Bea Asurmendi izango dira bertan.

 

Ekitaldiaren xehetasunak

 

Ekitaldi hau Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan antolatu da, TopARTE programaren esparruan. 

Ez galdu aukera paregabe hau gure hizkuntzen eta emakume artisten arteko elkarlan eder hau bertatik bertara bizitzeko.