EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIORAKO SORMEN EGONALDIAK
Duela bi urte hasi ginen gure kulturaren transmisioari ekiten uda giroan. Aste batez gazte talde batek sormen esperientzia ahaztezina bizi izan zuen Lekeition. Aurten hirugarren dzangada egingo dugu transmisioaren itsasoan.
Gazte talde bat osatuko dugu eta ekainaren bukaeran kultur profesionalekin harremanetan eta sorkuntzan aritzeko aukera izango dute. “Sortuz ta sortuz gure aukera, atsedenik hartu gabe”.
Katea ez dadila eten!
Sormen egonaldi hauek egundoko aukera dira gure kultur garaikidean murgiltzeko. Ez dugu esperientziarik eskatzen, deskubritzeko gogoa baino ez. Edozein gaztek har dezake parte. Udako giroan, herri liluragarri batean eta lehen mailako sortzaileen eskutik eskura.
Hitza, gorputza, irudia, soinua, arte eszenikoak eta transmisioa landuko dituzte. Begirada panoramikoa izango da. Gure geroa eraikitzeko baliagarriak diren trebetasunak eskainiko ditugu. Geroa gaur.
Transmisio tailer teoriko praktikoez gain, sormen astea ere antolatu dugu Lekeitioko hainbat espaziotan. Egunero emanaldi bat. Egunero sormena bizitzeko modu bat. Egunero ikuskizun bat ikusteko gonbita arratsaldez: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz.
NOIZ
Ekainaren 24tik 29ra
6 jardunaldi
NON
Lekeition. Ostatua Trinkete aterpetxean
NORENTZAT
18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat
TAILERREN ORDUTEGIAK
9:30-14:00 eta 16:00-18:00
LEMAZAINAK
Egun bakoitzean arlo bat landuko dugu, erreferentziazko sortzaile batekin:
Sormena: Ane Labaka
Hitza: Leire Vargas
Soinua: Amets Aranguren (Ibil Bedi)
Irudia: Josu Martinez
Gorputza: Dantzaz
Sormen Kolektiboa Edurne Azkarateren zuzendaritza pean
EMANALDIAK
Egunero ikuskizun bat ikusteko gonbita arratsaldez: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz
PREZIOA
Bakarrik bazatoz: 300€ / Bizkaitarra bazara: 150€
Lagun batekin batera bazatoz: 450€ bikotea (225€ bakoitzak) /
Bizkaitarrak bazarete: 250€ bikotea (125€ bakoitzak)
Barne: kultur formakuntza tailerrak, 6 gauetako ostatua gosaria eta bazkaria Trinkete aterpetxean, arratsaldeko emanaldiak (solasaldia eta sorkuntza)
Afariak ez daude barne.
TALDEA
Gehienez 15 lagunetako taldea osatuko dugu.