LORALDIA_SORMEN_OLA_25_26_SLIDERRA

Euskal kultura garaikidea sustatzeko eta ikustarazteko egitasmoa

Sormenola proiektu honek sorkuntza eta euskal kultura ditu ardatz, tailer praktiko eta dinamikoen bitartez, unibertsitateko komunitateari esperientzia aberatsa eskaintzeko asmoz. 

Elkarlan honen bidez, gure asmoa da euskal kulturaren transmisioa indartzea, sormen berriak sustatzea eta gazteei beren adierazpen artistikorako gune bat eskaintzea.

Helburuak 

  1. Euskaraz egiten den kultura sustatu.
  2. Egungo kultura, modernoa eta aitzindaria, ezagutarazi.
  3. Euskaldunak ez direnak, gure kultur eremuetara hurbildu.
  4. Emakumearen sormena erdigunean jarri.
  5. Etorkizuneko sortzaile eta ikusleak lortu.
  6. Gure ekoizpenak eskolara hurbildu, pedagogia eta didaktikaren bidetik.
  7. Kultur arloaren lanbide profesionala sustatu eta indartu.

EZAUGARRIAK

Nori zuzenduta: kulturan interesa izan dezakeen edonori zuzenduta. Ez da esperientzia berezirik behar.

Non: Leioako EHUko kanpusean

Noiz: hilean behin, asteazkenetan.  (3 orduko tailerra)

Prezioa: Doan

Ikasle kopurua: 25

Ikasketa kredituak: EHUk bere ikasle ofizialei ematen die. Besteentzako Loraldiak ziurtagiri bat egin dezake eskatzen baldin bada 

Izen ematea: www.loraldia.eus bitartez

LORALDIA_SORMEN_OLA_25_26_POST-01

Programazioa

Antolatzaileak

EHUKULTURA

Babeslea

logo_bizkaiko-foru-aldundia

Loraldia gazteako berriak