Gazte euskaldunak orohar, berdin dio zein den jatorri geografikoa. Baldintza bakarra, euskaldunak izatea da.
Loraldia Gazteako proiektuek bi ikuspegi dituzte, gazteak eta sormena uztartzen dituztenak: batetik, sortzaile bilakatu nahi duten gazte euskaldunei tresnak eta trebakuntza eskaintzea; eta, bestetik, sortzaile gazte euskaldun hasiberriei plaza eskaintzea.
Euskal sormen eta kultura garaikidearen transmisioa lantzen dugu eta esperientzia eta bizipenekin lotzen ditugu. Gure ekimentan parte hartzen duten gazteek erreferente diren beste sortzaile batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen dugu eta beraiengandik ikasi eta edateko proposamena luzatzen diegu.
Prozesuetan praktika eta esperimentazioa lantzen da.
Bidea Bidean Bide ekimenean plaza bat eskaintzen diegu euskal sortzaile gazte eta hasiberriei. Gehienentzat lehen esperientzia izaten da oholtza batean eta publikoaren aurrean.
Produkzio txikiak hartzeko aukera dugu, musika, teatroa eta ikus-entzunezkoen arlokoak.
Euskal sortzaile gaztea bazara eta Bidea Bidean Bide ekimenean parte hartu nahi baduzu, idatzi posta elektroniko bat hemen sakatuz eta azaldu zure proposamena. Zurekin jarriko gara harremanetan.