GAZTEEI ZUZENDUTAKO TUTORETZAPEKO KULTUR SORMEN EGONALDIA

Zure sormen-proiektuak behar duen bultzada laguntza hauspoa indarra denbora baliabidea

Loraldiak gazte sormena sustatu nahi du eta horretarako kultur sormen-egonaldia burutzen du.
Lekeition eta aste oso batez, kultur-proiektuak sortzeko tutoretzapeko egonaldia proposatzen dugu.

ZERTAN DIRA SORMEN EGONALDIAK?

NAIZ irratiak jarraipena eman dio egitasmoari eta hemen dituzu grabatutako saioak.

KulturHaria irratsaioa. NAIZ irratia. 2026

NAIZ IRRATIAK KULTURHARIA SAIOA EGIN DU ZUZENEAN SORMEN EGONALDIARI BURUZ

Lekeitiotik zuzeneko saioa egin zuen KulturHariak ostegun honetan, bertan bildu baitira 12 gazte sortzaile Loraldiak laugarren urtez antolatutako Udako Sormen Egonaldietan. Guztira sei proiektutan sakonduko dute, bi literatur lanak dira, hiru antzezlanak eta, azkenik, dantza pieza bat ere. Amaia Ocerin Loraldiako komunikazio arduradunak eman dizkigu egitasmoaren xehetasunak eta NAIZ irratiko mikrofonoetatik pasa dira baita gazte sortzaileak eta haien tutoreak ere.

 

Irratsaioa entzun

HELBURUAK

  • Gazte-sormena sustatzea
  • Sortzaile gazteek haien proiektuei forma emateko eta sortzeko aukera ematea
  • Erreferente dituzten sortzaileen tutoretzapean egitasmoak bultzatzeko aukera eskaintzea
  • Euskarazko kultur garaikideko diziplina anitzetan egitasmoak sortzea 
Loraldia gazte sormen egonaldia 2026

HAUTATUTAKO PROIEKTUAK

Hauek dira 2026ko udan sormen-egonaldia egingo duten sei proiektuak, hamairu gazteak eta landuko dituzten diziplinak:

2026 Loraldia Gaztea sormen egonaldiak

 

 

  • Fauna | Literatura
    Iñigo Satrustegi

  • Beti neure burua zuritzen | Teatroa – Dramaturgia – Performance
    Kattalin Noizbehinka, Paula Brezo

  • Magala | Teatroa – Dramaturgia
    Amets Ibarra, Idoia Tapia, Ines Aresti, Nahia Sillero, Nerea Lizarralde

  • (T)artean | Dantza
    Leire Ondarroa

  • Lekua lekuko | Literatura
    Alaitz Urrutia

  • Nik bakarrik, berriz | Teatroa – Dramaturgia – Ikus-entzunezkoa
    Ziggy Docherty, Aitzol Villahoz, Ismael Munuera

     

Loaldia Gaztearen programazioa

Antolatzaileak

Laguntzaileak

NAIZ irratia - logoa
Laboral Kutxa logoa

Babeslea

logo_bizkaiko-foru-aldundia

Loraldia gazteako berriak