
GAZTEEI ZUZENDUTAKO TUTORETZAPEKO KULTUR SORMEN EGONALDIA
Zure sormen-proiektuak behar duen bultzada laguntza hauspoa indarra denbora baliabidea
Loraldiak gazte sormena sustatu nahi du eta horretarako kultur sormen-egonaldia aurkezten du.
Lekeition eta aste oso batez, kultur-proiektuak sortzeko tutoretzapeko egonaldia proposatzen dugu.
HELBURUAK
- Gazte-sormena sustatzea
- Sortzaile gazteek haien proiektuei forma emateko eta sortzeko aukera ematea
- Erreferente dituzten sortzaileen tutoretzapean egitasmoak bultzatzeko aukera eskaintzea
- Euskarazko kultur garaikideko diziplina anitzetan egitasmoak sortzea

TEATRO-TESTU BAT EDO KANTA BAT ONDU NAHI DUZU? DANTZA KOREOGRAFIA BAT BIRIBILDU NAHI DUZU? POESIA EDO NARRAZIO BAT IDATZI NAHI DUZU ETA EZ DAKIZU NONDIK HASI? IKUS-ENTZUNEZKO IDEIA BAT DUZU ETA EZ DAKIZU NOLA ANTOLATU? Hemen duzu aukera!
EZAUGARRIAK
Arloak: kulturak dituen arlo guztiak: dramaturgia/gidoigintza, teatroa, dantza, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, performancea…
Nori zuzendua: 30 urte beherako gazteentzat.
Egonaldiaren helburua: sormen-prozesua abiatzea. Ez da ezinbestekoa sormena gauzatzea edo bukatzea. Sormen-prozesua da helburua.
Noiz: ekainaren 23tik 27ra bitartean.
Non: Lekeition (Bizkaia).
LORALDIAK ZER ESKAINTZEN DUEN
- Sormen-proiektuari bultzada emateko aukera
- Gehienez 5 eguneko egonaldia
- Sormen-egonaldian lan egiteko baliabideak: aretoa
- Onuradunak/ek eskatutako sortzaile baten tutoretza eta laguntza egun horietan. Sortzaile profesionala eskuragarritasunaren arabera esleituko da. Ezinezkoa balitz eskatutakoari erantzun, beste sortzaile bat proposatuko du Loraldiak
- Ostatua eta mantenu-erdiko dietak (gosaria eta bazkaria)
- Sormen-egonaldiko egunetan Loraldiak Lekeitioko Sormen Astearen baitan arratsaldetan kultu-ekintzak antolatuko eta eskainiko ditu. Sormen-egonaldian parte hartzen dutenek doako sarrera izango dute ekintza hauetara
- Sormena burutzekotan, Loraldiak kontuan izango du laguntzeko: egitasmoren batean programatzeko, hedatzen laguntzeko…
ZEINEK HAR DEZAKE PARTE
- 30 urte beherako gazteak
- Taldeka edo banaka aurkeztu daitezke proiektuak
- Egitasmo bat buruan dituztenak eta honi bultzada emateko laguntza behar dutenak
- Proiektua euskara hutsez garatu behar da
- Loraldiak aurkeztutako egitasmoak baloratuko ditu eta bat edo batzuk hautatuko ditu
DEIALDIAREN EGUTEGIA
- Urtarrilak 30 – otsailak 20: proposamenak aurkezteko epea
- Otsailak 21 – 28: ebaluaziorako epea
- Martxoak 3: Loraldiak aukeratutako egitasmoa/en arduradunari komunikatuko die
- Martxoak 5: Loraldiak publiko egingo du erabakia
ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO
- Euskaraz garatzeko kultur-proiektu baten ideia izan
- Proiektuaren tutorea zein pertsona/profesional izatea nahi duen aurreratzea
- Inprimakia bete
Loaldia Gaztearen programazioa
Antolatzaileak
Laguntzaileak



Babeslea
