LORALDIA GAZTEA: GAZTEEN SORMENA ETA KULTUR TRANSMISIOAREN SUSTAPENA
Loraldia Gaztea proiektuaren helburua euskal kultura gazteen artean transmititzea eta sortzaile berrien harrobia sustatzea da: sormena piztu, prestakuntza eta plaza eskaini.
Ekimen honek gazteentzako sormen-egonaldiak eta tailerrak antolatzen ditu, esaterako, Bidea bidean bide eta Sormen Ola egitasmoak. Horien bidez, parte-hartzaileek euskal kulturaren tradizioa eta modernitatea uztartuz proiektu artistiko berritzaileak garatzen dituzte. Gainera, programazio egonkorra eskaintzen du, gazteek beren ahotsa eta sormena euskaraz garatzeko espazio bat izanik.
SORMEN OLA
Gazteentzako kultur transmisio tailerrak. Neguan zehar eta formato trinkoan.

KULTUR SORMEN-EGONALDIAK
Zure kultur-proiektuak behar duen bultzada. udan eta lekeition.
