ZER DA LORALDIA FESTIBALA?

Euskaraz sortzen diren kultur adierazpen anitzek lekua dute Loraldia Festibalean. Are gehiago, Loraldia agente dinamizatzailea bilakatu da eta sortzaileak zirikatu izan ditu lurralde berriak ikertzeko, inoiz agian uste izango ez luketen diziplinak lantzeko, ikuskizun erakargarriak sortzeko eta euren sormena Bilboko erdigunera ekartzeko.

Loraldia Festibalak lekua egin dio sormenari, hitz handitan. Sortzaile berriak deskubritu ditu, proposamen ausartak plazaratu ditu, emakume sortzaileei plaza eta protagonismoa eskaini die, sortzaileen arteko lankidetza sustatu du, iturri zaharretik edan eta unibertso berrietara zabaldu du euskaraz sortutako kultura. Bilbo bilakatu dugu euskal kulturaren plaza handia urtero hilabete batez. Eta emozioak piztu ditu.

Urte hauetan komunitate sendoa sortu dugu inguruan. Lorazainaren figura martxan jarri genuenetik ia 1800 lagun bildu ditugu. Kulturzale norbanako hauekin interakzioa eta harreman estua sustatzeko ekintza ezberdinak bideratzen ditugu.

MAPA

1. Bira Kultura
Erronda Kalea, 2
2. Bidebarrieta Liburutegia
Calle Bidebarrieta Kalea, 4
3. Arriaga Antzokia
Arriaga Plaza, 1
4. Kafe Antzokia
5. Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorbidea, 2
6. Elkar denda. Iparragirre
7. Elkar denda. Licenciado Poza
8. Sociedad Filarmónica de Bilbao
9. Campos Antzokia
Calle de Bertendona, 3
10. Bizkaia Aretoa
Abandoibarra Etorbidea, 3
11. Itsasmuseum Bilbao
Ramón de la Sota Kaia, 1
12. La Fundición
Matiko Kalea, 26
13. Euskalduna Bilbao
Abandoibarra Etorbidea, 4
14. Arraitz mendia
15. Azkuna Zentroa-Alondegia
Arriquíbar Plaza, 4

BABESLEAK

Laguntzaileak

Komunikabideak

NAIZ logoa

AretoaK

Sociedad Filarmónica de Bilbao - logoa
Teatro Campos
logo-euskalduna-bilbao

OHIKO GALDERAK

Noiz eta non egiten da Loraldia Festibala?

Bilbon egiten den festibala da, urtero martxoan eta Aste Santua baino lehen. Udaberriarekin batera Loraldia loratzen da.

Hiru astetako programazioa egiten dugu.

Bilboko kultur gune handiak eta baita txikiagoak edo bestelakoak direnak hartzen ditugu: antzokiak, aretoak, baina baita ere tabernak eta bestelakoak.

Edizio bakoitzean beren beregi ekintza bakoitzerako bilatzen dugu aretorik egokiena.

Ohikoak izaten dira: Arriaga Antzokia, Itsasmuseum, Alhondegia Azkuna Zentroa, Bira, Euskalduna Bilbao, Campos Antzokia, …

Edizio bakoitzeko aurreko abenduan jartzen ditugu sarrerak salmentan. loraldia.eus eta beste hamaika kanalen bitartez hedatzen ditugu eta salmenta sarrerak.loraldia.eus webgunearen bidez bideratzen dugu.

Ekintzaren baterako sarrerak guk zuzenean saltzen ez ditugunean, webgune horretatik ere dagokion beste gunera bideratzen dugu.

Sarrerak kreditu txartelaz edo Bizumez ordaindu daitezke.