EDUKIAK:
Egun jardunean aritzen diren 4 artista plastikoen lana ezagutuko dute eta, beraien adierazpideak praktikan jarri (margoa, eskultura, marrazketa eta argazkigintza). Haurrek erakusketa bat antolatzen ikasiko dute baita.
METODOLOGIA:
Okela Sormen Lantegiak burututako Check point-etik abiatuta (sarea sortzeko ekimena), ezagututako artista plastikoak dira landuko direnak. Ikus-entzunezko labur eta dinamika artistiko batez osatutako 4 saio desberdinduetan. Artistek umeei zuzenduriko bideoez baliatuz, haurrek, artista plastiko hauen lana ezagutuko dute; baita praktikan jarri ere.
SORMEN LANA:
Margolana, eskultura, marrazketa eta argazkiak sortuko dituzte, erakusketa batean osatuko dena.