Lore jokoak

EDUKIAK:
Anton Abbadia, Lore jokoak eta Pastorala landuko dira edukiei dagokionez. Pastorala, euskal kulturaren adierazpide guztien batura lortzen duen ikuskizuna dela ikasiz. Euskal kultura garaikidean ezagunak diren hainbat artista, lan eta espazio ezagun eta esanguratsu aipatu gabe utzita.

METODOLOGIA:
Unitate pedagogiko didaktiko bat bidelagun, edukien hausnarketa kooperatiboak, jolas bisualen bidezko ezagutzen azterketa, antzerki tailer intentsiboak, musika eskolak, zuzeneko ipuin kontalariak, nortasun ezagutzarako arte plastikoen esperimentazio praktikak, inprobisazioak, irakurketa errezitatuak, erabaki kolektiboak, talde lana, elkarlana. Metodologi aktibo eta kooperatiboak pastoral gaurkotu bat sortzearen bidean.

SORMEN LANA:
Pastoral gaurkotu bat sortu beharko dute, herriko kultur espazioan taularatuko dena.

HELBURUA:
Ikasleei, euskal kulturaren adierazpide artistiko gehientsuenak biltzen dituen Pastoral baten ezaguera transmititzea, eta berau sortzearen sormen prozesuaren osotasunean parte aktibo izatea.

HARTZAILEAK:
LH6 eta DBH ikasleei zuzendua.

IRAUPENA:
Ikasturte osokoa.

Proiektuak

Ttipia

Lorekolore

Airean

7 kantu

Lore jokoak

Kamara sartu

Loreak tailerretan