Kamara sartu

HELBURUA:
Gure kulturaren inguruko ikus-entzunezkoez baliatuz, eta berauek aztertuz, Euskal Herrian eta euskaraz, gaur egiten den kulturaren argazki orokor baten transmisioa bermatzea; trukean, gaurko kulturaren ikus-entzunezko bat sortuz.

HARTZAILEAK:
DBHko (1-4) eta Batxilergoko ikasleak.

IRAUPENA:
3 hilabete eta erdi eta astean saio bat, 15 saio guztira.

EDUKIAK:
Euskal kultura garaikideaz dauden dokumental, saiakera audiobisualak, performanceak, albisteak, telesailak, bideoklipak, multimedia galeriak etabarrak ezagutuz, ikertuz, ikuskatuz, gaur egungo eta beraien gertuko errealitatera moldatu beharko dute sorkuntza.

METODOLOGIA:
Gaurko euskarazko kulturaren inguruko ikus-entzunezkoak aztertu, ikuskatu eta hausnartuko dituzte, modu ireki eta kritiko batean. Biltzen dituzten baliozko baliabideei esker, egungo eta beraiengandik gertu sentitzen duten kulturaren inguruko ikus-entzunezko bat sortuko dute; beti ere, modu kooperatiboa eta sortzailea, gailenduz.

SORMEN LANA:
Gehienez, 5`ko iraupena izango duen ikus-entzunezko bat sortu beharko dute; baita ikuslego zabal baten aurrean egin beharreko aurkezpen publikoa ere.

Proiektuak

Ttipia

Lorekolore

Airean

7 kantu

Lore jokoak

Kamara sartu

Loreak tailerretan