ZER DA LORALDIA ESKOLA?

Gure asmoa euskaraz garatutako kultura garaikidea transmititzea eta ezagutzera ematea da, eskola adinetako pertsonen artean, haur hezkuntzatik unibertsitatera.

Gaurko gazte eta haurrek, biharko gure kulturaren errealitatea eratuko dute. Beraz, gure ahalegina, eduki erakargarri, integratzaile eta ospetsuak identifikatuz, haurrak eta gazteak, euskarazko kulturaren unibertsoan txertatzean dago, helburu hauek lortzeko:

  • Euskararen erabilera sustatzea
  • Sormena suspertzea
  • Euskal kulturarekiko atxikimendua lantzea.
  • Adierazpena (ahozkoa eta gorputzaren bidez) lantzea.
  • Kultur diziplinak ezagutu eta praktikatzea.
  • Elkarlana lantzea.
  • Kulturartekotsuna eta aniztasuna lantzea.

Hau da gure orain arteko esperientzia:

  • 2017 hasitako ekimena
  • 29 ikastetxetan izan gara
  • 2.600 ume eta gaztetik gora parte hartu dute
  • 7 proiektu ezberdin eskaintzen ditugu
  • 58 proiektu garatu ditugu
  • 46 ikuskizun publikoeta erakusketa eskaini dira

OHIKO GALDERAK

Zeinek har dezake parte Loraldia Eskolan?

Edozein ikastetxek har dezake parte. Haur Hezkuntzatik hasita eta Batxilergoko mailetara arte baditugu proiektu ezberdinak eta eskarmentua.

Behin zein proiektu garatuko den erabakita, ikastetxearen komunitatearen eta parte hartzaileen behar berezietara doitu egingo dugu.

Loraldia Eskolan parte hartzeko interesa izanez gero, gurekin jar zaitezke harremanetan kudeaketa@loraldia.eus helbidera idatziz.