Sormenaldia 2026

Sormenaldia 2026. Lekeitio/Markina-Xemein

LEKEITIO. Ekainak 24-26

MARKINA-XEMEIN. Uztailak 1-3

LEKEITIO. EKAINAK 24-26
OLATU BERRI BAT

Orain dela lau urte, Loraldia errotu zen Lekeition. Alez ale, hostoz hosto, ari da etorkizuneko sorkuntza sustatzen kostaldeko herrian. Arnasgune bat da itsaso ondoan. Arnasa betean ari gara lanean. Euskal kulturaren eragile gehienek “olatu berri bat” eskatzen dabiltzan denboretan, Loraldiak lorratza utzi nahi du kultur eremuan. Herrigintza jokoan dago eta.

Bertsolaritzaren azken joera. Musika, poesia eta bertsoa uztartzen duten sorkuntza “Hezur berriak” ikuskarian islatuko da. Eider Rodriguezen idazkiak eta Anariren kantak gurutzatzen diren lekuan “Ipuin bat kantatua” plazaratuko da. Azkenik, lehen Pizkundea sustatu zuen protagonista izango dugu eszenan. Anton Abadia ezagutzeko paradak gure baloreak gogora ekartzeko aukera emango du, ezinezko bizitza baten kontaketaren bitartez.

Olatuak hirunaka datoz. Lekeition hiru olatu berri altxatuko dira, haizearen menean.

MARKINA-XEMEIN. Uztailak 1-3
Ipar haizeak

Lekeitiotik Markina-Xemeinera abiatuko gara uztailaren hasieran. Ipar Haizeek joko dute Markina-Xemeineko haize-arrosan. Anton Abadiak zabaldu ditu ateak eta Markina-Xemeingo hiru jardunalditan Zuberoa izango da iparorratza.

Mixel Etxekopar euskal sortzailerik emankorrenetako bat dugu. Zuberoako dantzak Parisera heldu ziren bezalaxe, Markina-Xemeinera helduko dira eta bertokook arituko dira jauzietan. Orain dela 25.000 urteko xirulari ekingo dio, etorkizuneko soinuak sortuz eta dokumental baten bidez txoriekin nola aritzen den hizketan ikusiko dugu. Garaikide oso.

Honez gain, Maddi Oihenarten ahots gardenarekin gozatu ederra hartuko dugu. “Lur” jarri diote izen proiektuari. Gogo baten adierazpena. Tekleetan Juantxo Zeberiok lagunduko dio. Ipar Haizeak gozo eta eder joko du Markina aldean.

Bertsolaritzaren azken joera. Musika, poesia eta bertsoa uztartzen duten sorkuntza “Hezur berriak” ikuskarian islatuko da. Eider Rodriguezen idazkiak eta Anariren kantak gurutzatzen diren lekuan “Ipuin bat kantatua” plazaratuko da. Azkenik, lehen Pizkundea sustatu zuen protagonista izango dugu eszenan. Anton Abadia ezagutzeko paradak gure baloreak gogora ekartzeko aukera emango du, ezinezko bizitza baten kontaketaren bitartez.

Olatuak hirunaka datoz. Lekeition hiru olatu berri altxatuko dira, haizearen menean.

PROGRAMAZIOA ETA SARRERAK

Antolatzailea

Babesleak

Markina-Xemein Udala_logoa
Laboral Kutxa logoa
logo_bizkaiko-foru-aldundia

Laguntzaileak

NAIZ logoa

Loraldia plazako berriak