Iruñaldia 2026

Iruñaldia

EUSKARAK EDERTZEN DU IRUÑEA

musika / dantza / teatroa / literatura / bertsolaritza / umore bakarrizketa / gastronomia / erakusketa / bideo dj-mappinga

Amets bat izan dugu. Egunsentia zen eta euskaraz bizitzeko behar zen dena eskura genuen. Oskorria zen Euskaldunon Hiri Buruzagian eta amaren etxean nahiz kalean euskaraz mintzo ginen. “Euskarak edertzen du mundua” idatzi zuen New Yorken bizi den poetak. Guk, berriz, Iruñea edertzen du euskarak esango dugu gaur.

Edertasun bila abiatu gara kulturgintzaren itsasoan. Begirada garaikidea piztu dugu eta etorkizunari so Iruñaldiaren hirugarren edizioa plazaratu dugu. Abangoardia eta tradizioa gurutzatzen diren eremuan aurkituko gaituzue. Kanthoreak eta autotuneak topo egiten duten tokian kokatzen dugu gure lurra. Etorkizuna gara, tradizioa izan dugulako.

Hamaika kultur hitzordu dituzu zain Iruñeko erdigunean. Hamar areto txiki eta handi beteko ditugu. Bederatzi arte diziplinatan murgilduko gara. Artista gazteek nahiz erreferenteek plaza hartuko dute festibalean. Olatu berri bat baitakar gure sormenak. Lapurdiko kantari hark kantatzen zuen bezala: “maita, maita nazazu gutxiago, goza, goza nazazu gehiago”. Busti gaitezen!

10 egun (azaroak 5 – 14)
11 emanaldi
10 espazio (Laba, Katakrak, Geltoki, Udal-plaza, Karrikiri, Condestable, Pompelo, Gayarre Antzokia, Euskalerria irratia, Nafarroako Antzerki Eskola)
9 arte-diziplina

PROGRAMAZIOA ETA SARRERAK

Iruñaldia 2026 - babesleak