Elkarlanerako abiapuntu berri bat.
Loraldia 2014. urtean sortu zen, euren artean osagarriak izango ziren gaitasunekin hornitutako 6 pertsonen euskal kulturarekiko zaletasunaren eskutik, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuari jarraiki, horrela Bilbon, udaberrian zehar, kultura diziplina guztiak barne hartu ahal izateko, modu bereizle eta paregabe batean.
Proiektuaren inspirazio iturria, eredu eguneratu eta garaikide batekin (XXI. mendea) egokitutako eta Anton Abbadiak 1879an sustatutako Lore Jokoen ekitalditik dator eta 2015. urtean gauzatu zen, Bilbon udaberrian ospatutako Jaialdiaren formaturi jarraiki.
Jaialdiko lehenengo edizioaren arrakasta eta honek euskal kulturaren sektorean sustatzen dituen itxaropenak kontuan hartuta; talde sustatzaileak proiektu handizaleago bat planteatzea erabaki zuen, irabazi-asmorik gabeko kultura elkarte modura identitate bat izango zuena, eta horrela, 2015eko abenduan, arestian Loraldia Festibala zena Loraldia Kultur Elkartea izatera heldu zen. 2016ko otsailaren 23an Euskadiko Elkarteen Erregistro Nagusian inskribatua izan zen, AS/B/19869/2016 Erregistro zenbakiarekin.
Euskal Herri osoan ezagutzera emango den euskarazko kultura eskaintzaren agente integratzaile bat izango gara.
Modu apal eta txikian hasi zena zazpi edizioen ondoren erreferentziazko jaialdi batean bihurtu da, Bilbo, Bizkaian, eta Euskal Herri osoan.
Bilakaera honek eta hasieratik gizartean jasotako erantzunak, bai sortzaile, bai industria, eta bai publikoaren aldetik, hauspoa eman digu festibalari bide berriak aurkitzeko.
Alde batetik, produkzio propioak sortu ditu eta hauxe bilakatu da Loraldiaren ekarpenetako bat.
Bigarrenik, hezkuntza arloan eta publikorik gazteenen artean transmisioa bermatzea bilatzen duen Eskola proiektua hasi zuen 2016an.
2020an Esperientzia Digitala sortu genuen, eta horren helburua da ingurune digitala jaialdiko jarduera batzuetan txertatzea. Bi munduen arteko elkar eragitea.
2021ean II Gogoeta Estrategikoaren ondorioz, lan-lerro berriak sortu genituen: Loraldia Plaza eta Loraldia Gaztea.
2022an Kultur Sormen Industrian sartzeko apustua egin genuen eta gure egiturari beste maila bat eman genion: 2022ko irailan lan elkartuko Loraldia Koop. Elk. Txikia sortu genuen.
Egun, hauek dira gure lan-lerroak:
Loraldia sormenaren abangoardia da. Gure helburu nagusia euskarazko kulturaren unibertsoa aberastea da, proposamen berritzaile, moderno eta askotarikoak eskainiz.
Ez gara iraganera begira bizi, etorkizunera begira baizik: diziplina artistiko berriak esploratzen ditugu, formatu digitalak barne, euskal kultura mundu mailako joerekin konektatzeko eta gizartearen aurrean bizi, erakargarri eta gaurkotuta agertzeko.
Kultura bizirik mantentzeko, ezinbestekoa da hurrengo belaunaldiei lekukoa pasatzea. Loraldiak zubi-lana egiten du ondarearen eta etorkizunaren artean, hezkuntzaren eta gazteei zuzendutako ekimenen bidez (Eskola eta Gaztea ildoak).
Gure asmoa euskara eta bere adierazpen kulturalak protagonista izango diren agertoki bat bermatzea da, talentu berriak sustatuz eta sortzaile zein publiko berriak trebatuz.
Bilbon sustraituta baina Euskal Herri osoari begira, Loraldiak kulturaren plaza zabala izan nahi du.
Gure bokazioa gure mugetatik harago hedatzea da, Plaza eta Produkzioak bezalako ildoen bidez, euskal sormena bazter guztietara eramanez.
Gizarte osoarentzako proiektu irekia gara, euskaldunentzat zein kulturara hurbildu nahi dutenentzat, integrazioa, jasangarritasuna eta komunitatearen (Lorazainak) parte-hartzea oinarri dituen ekosistema bat sortuz.