Loraldia Gaztea: Sormenola 2025

Gazteentzako kultur transmisio tailerrak

Loraldia Kooperatibaren programa honen xedeak:
· Euskal kulturaren transmisioa gazteen artean
· Gazte kultur zale sustatzea
· Gazteak kultur profesional erreferenteekin harremanetan jartzea
· Sormena eta irudimena bultzatzea (ideia berriak, formatu berriak…)

Ezaugarriak:
· 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailer hauek Bizkaia Aretoan (EHU/UPV, Bilbao) antolatu dira.
· Kultur profesional erreferentzialak izango dira tailerren gidariak.
· 5 orduko tailer hauetan (9:30etatik 15:00etara) parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar eta aukera dago ikastaro bakarra
egiteko edo bostak.
· Doan UPV/EHUko ikasleentzat.
. Ikasketa kredituak: EHUk bere ikasle ofizialei ematen die. Besteentzako Loraldiak ziurtagiri bat egin dezake eskatzen baldin bada.
. Matrikula: www.loraldia.eus eta EHUren kultur zuzendaritzatik.

 

Programazioa

Antolatzaileak

Babeslea

logo_bizkaiko-foru-aldundia

Loraldia gazteako berriak