Loraldia gazte sormen egonaldia 2026

GAZTEEI ZUZENDUTAKO TUTORETZAPEKO KULTUR SORMEN EGONALDIA

Zure sormen-proiektuak behar duen bultzada laguntza hauspoa indarra denbora baliabidea

Loraldiak gazte sormena sustatu nahi du eta horretarako kultur sormen-egonaldia aurkezten du.
Lekeition eta aste oso batez, kultur-proiektuak sortzeko tutoretzapeko egonaldia proposatzen dugu.

HELBURUAK

  • Gazte-sormena sustatzea
  • Sortzaile gazteek haien proiektuei forma emateko eta sortzeko aukera ematea
  • Erreferente dituzten sortzaileen tutoretzapean egitasmoak bultzatzeko aukera eskaintzea
  • Euskarazko kultur garaikideko diziplina anitzetan egitasmoak sortzea 
Loraldia gazte sormen egonaldia 2026

TEATRO-TESTU  BAT EDO KANTA BAT ONDU NAHI DUZU? DANTZA KOREOGRAFIA BAT BIRIBILDU   NAHI DUZU? POESIA EDO NARRAZIO BAT IDATZI NAHI DUZU ETA EZ DAKIZU NONDIK HASI? IKUS-ENTZUNEZKO IDEIA BAT DUZU ETA EZ DAKIZU NOLA ANTOLATU? Hemen duzu aukera!

EZAUGARRIAK

Arloak: kulturak dituen arlo guztiak: dramaturgia/gidoigintza, teatroa, dantza, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, performancea…

Nori zuzendua: 30 urte beherako gazteentzat.

Egonaldiaren helburua: sormen-prozesua abiatzea. Ez da ezinbestekoa sormena gauzatzea edo bukatzea. Sormen-prozesua da helburua.

Noiz: ekainaren 23tik 26ra bitartean.

Non: Lekeition (Bizkaia).

PARTE HARTZEKO EPEA: martxoaren 1era arte

ZEINEK HAR DEZAKE PARTE

  • 30 urte beherako gazteak
  • Taldeka edo banaka aurkeztu daitezke proiektuak
  • Egitasmo bat buruan dituztenak eta honi bultzada emateko laguntza behar dutenak
  • Proiektua euskara hutsez garatu behar da
  • Loraldiak aurkeztutako egitasmoak baloratuko ditu eta bat edo batzuk hautatuko ditu
LORALDIAK ZER ESKAINTZEN DUEN
  • Gehienez 4 eguneko egonaldia
  • Sormen-egonaldian lan egiteko baliabideak: aretoa eta baliabide teknikoak
  • Tutoretza eta aholkularitza: proiektuaren izaeraren arabera, euskal kulturako erreferente profesional batek tutorizatuko du prozesua, aholkularitza artistiko eta teknikoa eskainiz
  • Ostatua eta mantenu-erdiko dietak (gosaria eta bazkaria)
  • Egonaldia bukatuta, Loraldiak bermatuko du turorearen eta egitasmoaren sortzaile/sortzaileen artean proiektuaren jarraipena egin ahal izateko kontaktu puntu bat
  • Sormen-egonaldiko egunetan Loraldiak Lekeition eta Markinan arratsaldetan kultu-ekintzak antolatuko eta eskainiko ditu. Sormen-egonaldian parte hartzen dutenek doako sarrera izango dute ekintza hauetara.

DEIALDIAREN EGUTEGIA

  • Urtarrilak 28 – martxoak 1: proposamenak aurkezteko epea
  • Martxoak 1-29: ebaluaziorako epea
  • Martxoak 31: Loraldiak aukeratutako egitasmoa/en arduradunari komunikatuko die
  • Apirilak 3: Loraldiak publiko egingo du erabakia

ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO

  • Euskaraz garatzeko kultur-proiektu baten ideia izan
  • Proiektuaren tutorea zein pertsona/profesional izatea nahi duen aurreratzea
  • Inprimakia bete

PARTE HARTZEKO EPEA: martxoaren 1era arte

Antolatzaileak

Laguntzaileak

NAIZ irratia - logoa
Laboral Kutxa logoa

Babeslea

logo_bizkaiko-foru-aldundia

LoRaldia Gaztearen programazioa

Loraldia gazteako berriak