LORALDIA ESKOLA 4. TOPAKETA
MAIATZAK 8 | 9:30-13:30 | Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
Bedarreta Auzoa. Otalora, 31. 20550 Aretxabaleta
4. Topaketa hezkuntza komunitateari zuzendutako topagunea da, eskoletan euskal kultur transmisioa nola landu hausnartzeko, partekatzeko eta elkarrekin irudikatzeko.
Aurtengo edizioan, kultura planak, transmisiorako estrategiak eta hezkuntza eragileen arteko lankidetza izango dira ardatz, ikuspegi praktiko eta partekatu batetik.
Jardunaldiak irakasleak, hezkuntza-erakundeak eta euskararen erabilera nahiz kultur transmisioa sustatzen dituzten eragileak bilduko ditu, esperientziak ezagutu, gakoak partekatu eta etorkizuneko bideak elkarrekin pentsatzeko.
9.30-9:45 Sarrera
9:45 Euskal kulturaren ongarritze abiapuntu bat hezkuntzarentzat
Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Euskara eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Institutuko zuzendaria
Euskara eta euskal kulturan ardaztutako irakaslearen prestakuntza-eredutik jauzia egin eta ikastetxeetako zuzendaritzak zein klaustroak ahalduntzea helburu duen proposamen bat ari da, une honetan, garatzen Euskararen eta hizkuntzen ikaskuntzarako institutua. Euskal kultura erdigunean jartzen duen hezkuntza ereduaren alde eragiteko jakintza, konpetentzia eta lankidetza sareak zein bide hartzen ari diren azalduko da hitz hartze honetan.
10:15 Euskara jariotasunez: paradigma aldaketa Seaskan
Egoitz Urrutikoetxea, Seaskako hezkuntza zuzendaria
Seaskan, ikasleen euskara gaitasunak indartzeko paradigma aldaketa bat abiatua dugu. Lehen hezkuntzatik lizeoraino, programak eta esku-hartze irizpideak berrikusi ditugu. Hitzaldi honetan, bultzada berriaren helduleku nagusiak eta Seaskan euskararen eta euskal kulturaren transmisioa indartzeko estrategiak aurkeztuko ditugu.
11:30 Ikasgela kulturaz blaitu. Miren Oteiza eta Miren Basurto
Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta Udako Euskal Unibertsitateko «Ikasgela kulturaz blaitu» ikastaroko irakasleak.
“Ikasgela kulturaz blaitu” ikastaroa saiakera txiki bat da Hezkuntzan euskal kultura transmititzeak duen garrantzia berriz ere mahai gainean jartzeko. Ikastaroak erakutsitakoen eta bertatik ateratako ondorioen berri emanen dugu.
12:00 Gaitasun linguistikotik aktibaziora: kultur esperimentaziorako adibide bat unibertsitatetik.
Karmele Perez eta Letizia Garcia. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak
Gaitasun linguistikoaren eta kontzientzia linguistikoaren lanketarekin batera, fakultatean euskal kulturaren transmisioa eta eragiletza sustatzeko testuinguru berri bat sortu dugu: HUHEZI Kulturala. Ekimen horren bidez, ikasleen errepertorio kulturalean eragin nahi dugu eta horretarako testuinguru akademikoen eta ez-formalen arteko joan-etorria proposatzen diegu, gelatik harago, kultur esperientziak egunerokoaren parte egin ditzaten. Hitzaldi honetan, ekimenaren gakoak eta aurrera begirako urratsak partekatuko ditugu.
12:30 Hezkuntzan Euskal Kultur Planak egituratzeko gakoak eta tresnak.
Eneko Bidegain eta Idurre Alonso. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak eta Haizea Galarraga EHUko Gizarte Ekintzarako zuzendaria
Hitzaldiak helburu du ikastetxeko kultur praktiken diagnosia, hausnarketa eta hobekuntza-proposamenak egiten laguntzeko diseinatu dugun Kulturbide tresna aurkeztea.
Tresnaren abiapuntua da kulturaren presentzia askotan modu sakabanatuan agertzen dela ikastetxeetako jardunetan, eta horrek zaildu egiten duela kultur praktikak modu sistematikoan lantzea. Sistematizazio horretan laguntzera dator aurkeztuko dugun tresna.
13:15 Ondorioak eta agurra
OHARRAK