- Loraldia Festibalaren 9. edizioak Khontaira taldearen obra dakarki, Elurzuriren Hiru Eriotzak, martxoaren 21ean Alondigako Azkuna Zentrora. Loraldiak egun hau aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko eta egun horretako ekintza esklusiboa eta doakoa da komunitate honetako kideentzat.
- Loraldiak Lorazainaren figura sortu zuen festibalaren hirugarren edizioan. Egun ia 2200 lagunetako komunitatea osatu da.
- Lorazain Egunaz gain, Loraldiak Lorazainen komunitateari zuzendutako beste ekimen bat sortu du, Sormenak etxera.
Loraldia Festibalaren 9. edizioan Khontaira taldeak Elurzuriren hiru heriotzak lana aurkeztuko du martxoaren 21ean Alondiga Azkuna Zentroan. Ekintza hau aukeratu du ere Loraldiak Lorazain Eguna ospatzeko.
Khontaira taldeak historian ikertzea du gustuko. Mendez mende igaro den historian murgiltzen dira eta garaikide bihurtzen du Ander Berrojalbizek, Maider Lopezen laguntzarekin.
Oraingoan Grim anaien eskuizkribu zahar bat eta Bela Bartokek ekialdeko Europan jasotako Erdi Aroko doinu mestizoetan aurkitu du sormen iturria.
Ander Berrojalbizek idatzi zuen Elurzuriren hiru heriotzak saiakera, Grimm anaien eskuizkribu zaharrenean inspiratutako ipuin tragikoa.
1327 urtean Joan XXII.a aita santuak Super illius specula bulda argitaratu zuen. Hartan
kondenatzen zituen «heriotza eta infernuarekin itunak egin eta irudi, eraztun, ispilu,
anpulu edo beste edozeren bitartez deabruak magikoki lotzen dituztenak, zeinei galderak egiten dizkieten, erantzunak jasoz»:
—Ispilutxo, ispilutxo, guztietan fidelena, nor da ba gure erresumako emakumerik ederrena?
Ipuin honetatik abiatuta Ander Berrojalbizek ikuskizun bihurtzeko moldaketa egin zuen. Sorkuntza honek teatroa, musika eta dantza uztartzen ditu.
Joseba Sarrionandiak egin zuen euskarazko itzulpena. Eta ikuskizun bilakatzeko Elena Bezanilla da eszena zuzendaria.
Oholtzan, Khontairako Ander Berrojalbiz bibolinean eta Maider Lopez biolan. Eta hauekin batera Ainhoa Pineda aktorea eta Inalvis Etxebarria dantzaria.
Marburgeko unibertsitatean gordetzen den Grimm anaien eskuizkribu zaharrenean eta Béla Bartókek ekialdeko Europan jasotako Erdi Aroko doinu mestizoetan inspiratuta, Khontaira konpainiaren obra eszeniko honek Elurzuriren sagarrari berriro kosk egitera gonbidatzen gaitu, mito zaharrak, sineskeria ilunak eta zorigaitz tragikoak berpiztuz, birsortuz eta tartekatuz.
Lantaldea
Testua: Ander Berrojalbiz
Testuaren itzulpena euskaraz: Joseba Sarrionandia
Zuzendari eszenikoa: Elena Bezanilla
Aktorea: Ainhoa Pineda
Dantza eta koreografia: Inalvis Etxebarria
Biola: Maider López
Bibolina: Ander Berrojalbiz
Musika: Herrikoia (Béla Bartókek jasoa)
Moldaketak: Maider López
Soinua: Beñat Barrondo
Argi diseinua: Arantza Flores
Jantziak: Oihana Riesco
Lorazain Eguna
2023ko Loraldia Festibalaren 9. edizioak Lorazain Eguna izango du.
Lorazainaren figura festibalaren hirugarren edizioan sortu zuen Loraldiak, nolabait festibalaren laguntzaile eta babesleak biltzeko asmotan.
Doako programa bat da eta norbanakoek webgunean bertan izena eman dezakete. Egun ia 2200 lagun biltzen ditu komunitate honek. Laguntza sinbolikoa eskaintzen dute eta Loraldiak zenbait abantaila eskaintzen dizkie babes hori eskertzeko, besteak beste: festibaleko sarrerak prezio berezian eta aldez aurretik erosteko aukera ematen dugu, ikuskizun eta ekintza bereziak antolatzen ditugu taldearentzat, ikuskizunei eta programazioari buruzko informazioa lehentasunez jasotzen dute eta urtean zehar ekintza bereziren bat antolatzen dugu beraientzat.
Horrela, 2019ko festibalaren edizioan Lorazain Eguna ezarri genuen, festibaleko programazioaren baitan talde honentzako bereziki antolatutako ekintza bat burutzeko asmoz.
Ekintza berezi horrek Loraldiaren helburu eta baloreekin bat egiten du eta urtez urte diziplinaz aldatzen dugu, eskaintza zabala eta anitza izan dadin eta gure komunitateko kide hauei sortzaile berriak deskubritzeko helburuarekin.
2023ko bederatzigarren edizio honetan musika, teatroa eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna izan da aukeratu duguna, Khontairaren Elurzuriren hiru heriotzak, hain zuzen ere.
Sormenak etxera
Loraldiak Sormenak etxera ekimena sortu du, Lorazainen komunitateari zuzenduta.
Horrela, Loraldiatik sortutako eta festibalaren edizio honen lehenengo egunaren aurkeztutako Hautsi da anphora zuzenean CD lana oparituko die Lorazainei.
Martxoan zehar Lorazainek CD honen eskaera bideratu dezakete webgunearen bidez eta Loraldiak apirilean bidaliko die.