EIRE FESTA. Irlandako Haizeak Loraldia Festibalak irlandar musika ekarriko du gurera

  • Martxoaren 17a Saint Patrick´s Day, irlandako jai eguna dela, Loraldia Festibalak Eire Festa (Irlandako Haizeak – Cóisir Gaeilge) dakar, irlanda doinuak guerra ekarrita.
  • Musika festa handi bat izango da. Euskal Herriak Eire estimatzen duen adierazpena. Gaelikoa eta euskara uztartuta eta The Pogues taldearen musika eskainiko du.

Loraldia Festibalaren 9. edizioak Eire Festa (Irlandako Haizeak – Cóisir Gaeilge) dakar martxoaren 17ean Bilboko Kafe Antzokian. 

San Patrick´s Day egunean bertan Eireri (Irlandari) begira jarri gara eta landa berde horietan mendez mende sortu den musika tradizioan dantza egingo dugu. Musika festa handi bat izango da. Euskal Herriak Eire estimatzen duen adierazpena.

Marmara talde lekeitiarrak  zabalduko du atea eta irlandarren doinuen errepublikan murgilduko dira ikusleekin batera. Gaelikoz ondutako hainbat kanta a capella kantatuko dituzte. 

Jarraian, dantza-eztanda egingo dute The Poguesen kanta probokatzaileekin. Arrasatetik datorkigun The Potes bandak McGowanen melodiak moldatzeko erronka hartu du. Haiekin batera McOnak taldekideak diren Joseba Iturraspe eta Irati Irizar izango dira eszenan.

Hango eta hemengo kantak partekatuko dira festa honetan. Ezuste bat baino gehiago gertatuko delakoan gaude eta ondo pasatzeko motiboak ez dira faltako. 

Eire festa Loraldian