Loraldia Festibala 2025 - Zizindurrunkarrat

Sarrerak

ZIZINDURRUNKARRATZ. Oskar Alegria

Zinemagile batek (Oskar Alegria berak) bere herriko artzainek mendira egiten zuten transhumantzia bidea berreskuratzea erabaki du, baina ez du aurkitzen ibilbide zehatza adierazteko lekuko bizirik. Asto bat hartu eta ausardiaz bideari ekin dio.

Horrez gain, bere familiaren super-8 kamera zaharrarekin bidea filmatzea asmoa du. Baina 41 urte erabili gabe igaro ondoren, kamerak ez duela soinurik jasotzen konturatzen da. Ahaztutako bidea eta kamera isila bihurtuko dira, Paolo izeneko astoarekin batera, oroitzapenez, galderaz eta isiltasunez betetako bidaiarren protagonistak.

 

Oskar Alegriaren hirugarren film abangoardista da eta Japonian estreinatu zen. 2012an, “Emak Bakia Baita” aurkeztu zuen lehen film luzea. Man Rayk, artista surrealistak, “Emak Bakia” filma filmatu zuen euskal kostaldeko etxearen bilaketaren istorioa kontatzen du. 17 sari jaso eta 70 jaialditan parte hartu zuen. 

 

Bigarrena, berriz, “Zumiriki” izan zen 2019an. Loraldiatik igaro zuen luze honek zuzendariak bere haurtzaroko oihanean lau hilabetez isolatuta izandako esperientzia kontatzen du, presa baten eraikuntzak hondoratutako irla baten aurrean egurrezko etxola batean. Zumiriki Veneziako 76. Zinemaldiko Orizzonti sailean estreinatu zen nazioartean, 17 hizkuntzatara itzulia izan da eta Sevillako Europako Zinemaldian saritua izan zen.