Zaratamo Arrigorriaga Loraldia Plaza 2026 - Ulibarri artzainak

Sarrerak

ULIBARRI ARTZAINAK. GAZTA & TXAKOLINA

“Asier eta Iker Ulibarri gaztagileen familiako azken belaunaldia gara. Familian, antzinatik lurra, txakolin mahastia eta artaldea zaintzen ditugu Araba eta Bizkaia arteko lurraldean”. Horrela aurkezten dute Ulibarri Artzainek euren burua.

Gordexola eta Okondo herrietan kokatzen dira, kostaldetik hogei bat kilometrora. Bizi diren tokian itsasaldeko klima dute eta era berean 200-1000 inguruko altitude duten mendiz inguratuta daude. Non bazkatzen duten euren ardiek, urteko garaiaren arabarea.

Alde batetik, gazta ekologikoa, ardi latxa mutur beltzen esnez egindakoa. Bestetik, Bizkaiko txakolina ekoizten dute. Mahastiak nekazaritza ekologikoko erregistroan 1333 zenbakia dauka. Bizkaiko Jatorri Izendapenean, ekologikoa den bakarra. Dastaketa honetan hiru txakolin ezagutuko ditugu.