Zaratamo Arrigorriaga Loraldia Plaza 2026 - Sukramarkus

Sarrerak

SUKRAMARKUS

MURSEGO ETA JOSEBA SARRIONANDIA

Markos Gimenok sortutako palindromoen berrirakurketa librea da sormen honen xedea. Musikak, performanceak, umoreak eta “hizperimentuek” bat egiten dute Maite Arroitajauregiren, Mursegoren, hegaldi berri honetan.

 

Markos Gimeno Ermuan jaio zen Franco hil zen urtean eta tamalez, 2018an joan zitzaigun. Artista moldakor eta polifazetikoa izan zen. Hainbat diziplinaren sortzaile aparta: pintura, musika, antzerkia eta literatura. Bereziki, palindromoen formulazioan bereziki nabarmendu zen (ezkerretik eskuinera eta alderantzizko zentzuan berdin irakurtzen diren hizak edo esaldiak)

 

Gimenoren materiala bildu zuen Joseba Sarrionandiak “Markos Gimenoren 101 letrakartel”, beraz Iurretako idazleak ondo ezagutzen du ermuarraren sormen liluragarria. Material hau hartu zuen Maite Arroitajauregik, Mursegok, eta artefaktu ikusgarri eta dibertigarri bat plazaratu du. Umore fina, irudimen mamitsua eta joko aske eta erakargarria izango ditu bide bikote sortzaile honek.