Apirilaren 5ean, larunbatean
9:30 – 14:00
NOR DEN
Nerea Ibarzabal (Markina, 1994) bertsolaria, idazlea eta kazetaria da. 2023. urtean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen. Txapelketa Nagusiko azken finalean ere parte hartu zuen. Baina bertsolaritzaz gain, Nerea Ibarzabal idazlea da. Bar Gloria Susa argitaletxean kaleratu zuen 2022an. Kritikaren arabera, maisuki lotutako metaforak kateatzen ditu, herri bateko taberna bateko giroan.
TAILERRA
Hasierako agurretik amaierako agurrera bitartean gertatzen direnei buruzko zenbait apunte inprobisatu, edo jendaurrean eginez eta egonez ikasi dudana. Bertsolaritza, literatura eta beste bakardade kolektibo batzuk.