Loraldia Festibala 2025 - Renata

Sarrerak

RENATA. BERTAN BEHERA!

KAMIKAZ KOLEKTIBOA.

Erika Olaizola, Iraia Elias, Amancay Gaztañaga, Xanti Agirrezabala

Azken orduko albistea: Renata berpiztu egin da! Renata 133garren aldiz hil da; marrazoz betetako piszinara salto egin eta bururik gabe geratu denean. Lasai, berehala berpiztuko baita.

Renata etengabe hil eta pizten da, esku artean hil ala biziko misio bat daukalako.
Pantailen artean desitxuratzen ari den sistema aldrebes baten erdian, lortuko ote du nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzea?

Heriotza eta bizitza. Errealitatea eta mundu birtuala. Kolektiboa eta bakardadea. Eszenatokian lau aktore eta pertsonaia asko ikusiko ditugu. Erritmo frenetiko eta komiko baten laguntzaz pertsonaia guzti hauek Renata lagundu eta zirikatuko dute. Musikak ere garrantzi handia du trama honetan, joku eszeniko biziari erritmoa eta freskotasuna emanaz.

Kamikaz Kolektiboa 2014. urtean Miren Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak sortu zuten antzerki konpainia da. Eszena zein generoaren hausnerketatik abiatuta zortzi antzezlan eta hainbat ikus-entzunezko pieza sortu dituzte modu kolektiboan. Azken urteetan hainbat proiektu elkarrekin egin ostean Iraia Elias eta Xanti Agirrezabala aktore sortzaileak batzen da konpainiara. 2021ean bi sari nabarmen jaso zituen taldeak “Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi” antzezlanarekin. Alde batetik, Donostia Antzerki Saria eta bestetik, Azpeitiko Antzerki Topaketetan ikusleen saria.