Loraldia Festibala 2026 - Potasio

Sarrerak

POTASIO film laburra + IKUSEZINTASUNAK irakurraldi musikatua

Josu Martinez, Jon Alonso, Peio Berterretxe, Adrián García de los Ojos

Josu Martinezek zuzendutako Potasio film laburra estreinatuko dugu Loraldian, Jon Alonsoren ideia batetik abiatuta Josuk eta Jonek egindako gidoiaren arabera. “Potasio” du izenburu eta ikusezin bihurtzen den pertsona baten istorioa kontatzen du.
Etorkizuna adimen artifizialaren esku omen dago. Baina ba al du zentzurik inkomunikazioa eta bakardadea bezalako arazo unibertsalak teknologiaren bidez konpondu nahi izateak? Horretaz eta beste hainbat gauzez, nola baita euskal zinemaren egoera historiko prekarioaz hausnartzeko gonbidapena da film hau. Komedia absurdo bat da; baina aldi berean, komedia politikoa eta garaikidea, ikusleei aukera emango diena bere burua islatuta ikusteko.
Filma eman baino lehen Jon Alonsoren testu batetik abiaturik Josuk, Peiok eta Jonek landu duten emanalditxoa plazaratuko dugu. Peio Berterretxe aktoreak interpretatuko du eta Adrian Garcia de los Ojos musikariak soinu banda jarriko du. “Ikusezintasunak” deitu diote.