Loraldia Festibala 2025 - Pause

PAUSE

XABIER ZEBERIO, IÑAR SASTRE, AITOR ETXEBARRIA eta EÑAUT ZUBIZARRETA

“Intimista, pausatua eta barea, sakona eta era berean lebitatzailea, emozioen ertzak kilimatu eta leuntzen dituen lan biribila da Pause”. Horrelaxe definitzen du Harkaitz Canok Xabier Zeberiok egin duen lehen lan bakarka. “Atmosfera hori egiten da atrezzo soiletik eta gure arretaren erdigunean ipintzen da: lanbroz ehundutako animo egoera horiek inguratu eta gatibatu egiten gaituzte oharkabean, eta jada ez dugu giro horretatik irten nahi.” 

 

Donostiako idazleak jarraitzen du: “trikimailurik gabeko zirrara. Aitor Etxebarriaren lemak behelainoz bildutako bibrazioa eman dio ontziari. Iñar Sastreren pianoak seinalatu eta askatu egin ditu kostaldeko paisajearen korapiloak.”

 

Eszenan lau musikari handi elkarrekin arituko dira. Xabi Zeberio proiektu honen lemazainak nyckelharpa, biola eta biolina eskuetan. Inar Sastre pianoan. Eñaut Zubizarreta Celloari ekingo dio eta bukatzeko Aitor Etxebarria, gaurko musika garaikidea maisua, teklatu diseinu sonoro eta elektronikaren gidaria izango da.