Loraldia Festibala 2025 - Palestinaren mina

Sarrerak

PALESTINAREN MINA. Kontzertua naturan

JUANTXO ZEBERIO, MADDI OIHENART ETA MIREN ZEBERIO

‼ OHARRA
Eguraldiak gaur ez digu lagundu baina aurrera egingo dugu aurreikusita daukagun Palestinaren mina kontzertuarekin.
📍 Kokapen berria!
Arraiz mendirako bidean dagoen Lar jatetxean egingo dugu. Aterpea izango dugu.
Aurreikusitako orduan izango da, 12:30ean.
Hemen helbidea:

Musika naturan entzuteko emozio bila Arraitzera igoko gara. Bilbo gainean kokatzen da mendi honen basoan Juantxo Zeberiok gidatuko duen kontzertu txikia entzungo dugu. “Palestinaren mina” Juantxo Zeberiok berak Maddi Oihenartekin batera sortutako kanta bat da eta emanaldiari eman dio izen. 

 

Juantxo Zeberio pianoan, Maddi Oihenart ahotsan eta Miren Zeberio biolinean eta ravelan izango dira naturak jarriko duen eszenografia ikusgarrian.

 

Kontzertura heltzeko bi bide izango dira. Lehenegoa oinez, 10:00etan hasiko da San Mamesetik (begiratu aurreko ekitaldia) eta bigarrena kotxez. Arraitz auzora doan errepidea Errekaldeko Betolaza auzotik abiatzen da. Estu-estua da eta mahasti artean igotzen da. Arraitz auzoko parkinga handia da eta eskura jartzen du natura erdian kokatutako musika saioa.

 

 

Laguntzailea: