HAATIK DANTZA KONPAINIA
Aiert Beobide, zuzendaria; Jone San Martin, koreografoa; Manu Gaine, soinua.
“Herri Gogoa” 1967an sortu zen zigilu diskografikoa da. Bere jatorria euskal kantu berriari estuki lotuta dago, bereziki “Ez Dok Amairu” taldeari. Haatik dantza konpainiak “Herri Gogoa” estudio-diskografikoa hartzen du abiapuntu eta diskoetxe horrek islatu zuen mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da.
Zentsura zela eta, zigilu hori ez zen inoiz ofizialki existitu, baina berrehun disko baino gehiago argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin. Ehunka herritarren laguntza finantzarioari esker, proiektuak bizia hartu zuen.
“OTS” dantza garaikideko lan soil bat baino gehiago da; oroitzapenak asetzea, harritzea, gogora ekartzea eta, batez ere, mugimendu hark herri-kontzientzia bultzatzeko eta artea herriari hurbiltzeko izan zuen beharra transmititzea du helburutzat. Beste legatu baten gainean eraikitako ondarea, hain zuzen. Oinarria diskoetxe bat izanik, musika sortzeko lanean bertako doinuetan murgildu nahi dugu. Biniloak eskaintzen duten gordintasuna agertzeko eta era berean baita ikuskizun garaikide bat sortu.