Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea
Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko gara erakusten ez dela guztiz egia. Asko kantatuko zaiola heriotzari, gerrari, hilketari, odolari. Odola beti kantari.
Hitzaldi-musikatuaren fomatuan, idazlea (Unai Elorriaga) eta musikaria (Josu Aurrekoetxea) arituko dira hainbat testu aztertzen eta kantatzen.
Ikus-entzunezkoek lagunduko dute kantuen ñabardurak ikusarazten. Ikuskizun dibertigarria, dinamikoa eta oso erakargarria da. Kultur transmisioan ezinbestekoa.