Zaratamo Arrigorriaga Loraldia Plaza 2026 - Mikel Urdangarin

Sarrerak

MIKEL URDANGARIN

MIKEL URDANGARIN, RAFA RUEDA, ANDER HURTADO DE SARATXO, JON CAÑAVERAS

Hiru hamarkadako ibilbidean, Mikel Urdangarinek euskal kantagintzan ahots propio eta bereizgarria eraiki du. Hitza, melodia eta emozioa uztartzeko duen moduari esker, belaunaldi desberdinetako entzuleekin osatutako lotura sendoa da bere musikarena. Baina ibilbide luze batek ez du zertan atzera begiratzea esan nahi: Urdangarin sormen betean dagoen artista da, orainari kantatzen diona.

Arrigorriagara laukote formatuan iritsiko da: Mikel Urdangarin ahotsean eta gitarra akustikoan, Rafa Rueda gitarra elektrikoan, Ander Hurtado de Saratxo bateria eta perkusioan eta Jon Cañaveras baxuan.

Lau musikarien arteko konplizitateak beste dimentsio bat ematen die kantuei: batzuetan biluzi eta hurbil, besteetan indartsu eta zabal. Urdangarinen errepertorioan barrena egingo duen kontzertua izango da, azken urteetako sorkuntza ere erdigunean jarrita.

Mundua eder dela esatea ez baita begiak ixtea. Edertasuna bilatzea, defendatzea eta partekatzea ere bada. Eta horretarako daude, besteak beste, kantuak.