Loraldia Festibala 2025 - Lurretik lurrera

LURRETIK LURRERA

Darlene Gijuminag (Quebec Mig’mawag) Claudine Arhancet eta Mixel Etxekopar.

 

XVI. eta XVII. mendeetako euskal arrantzaleak Ternua kostaldera baleen bila abiatzen ziren garaian, harreman estu bat sortu zen bertako amerindiar komunitatearen eta euskaldunen artean. Horren estua zen lotura, mikmakak eta euskal arrantzaleen artean algonkin-euskara pidgina asmatu zuten. Hau da, harremanak bideratzeko hizkuntz misto bat.

Proiektu honen abiapuntua 2022an suertatu zen Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet zuberotarrak Montrealeko Centre des Musiciens du Monde-tik gonbitea jaso zutenean. Bertan sortu baitzen Lurretik Lurrera emanaldia Darlene Gihuminag mikmak (Mig´mawag) musikariarekin izandako elkartrukearen ondorioz. 

 

Euskal Herriko Etxepare Institutuak sustatu zuen proiektu hau bere “Saison Quebec Pays Basque” ekimenaren bidez. Orain Loraldia Festibalera helduko da. Ezin dugu ahaztu zer pairatu duten, eta oraindik ere pairatzen ari diren, herrialde amerindiar hauek euren izen eta izana duintasunez bizitzeko. 

 

Zuberoan eta mikmak herrian lurrak duen garrantzia oso agerian da. Horregatik, lurrak duen ikara hori da topaketa honen arima. Hortik izenburua: Lurretik lurrera.