Loraldia-Eskola-2026_Xabier-Amuriza-pastorala

Sarrerak

LORALDIA ESKOLAKO EMANALDIAK: XABIER AMURIZA PASTORALA. DURANGO

Loraldia Eskolako ikasturte honetako proiektuen bukaera helduko da laster eta urte osoan zehar ikasleek egindako lana eta sormena oholtza gainean ikusteko aukera izango duzue.

Durangoko Sanantonio Ikastetxeko DBH4ko ikasleek eskainiko dute Xabier Amuriza pastorala izenburu duen emanaldia, Lore Jokoak egitasmoan kokatuta.

 

Sinopsia:

Xabier Amurizaren biografia bat. Xabier Amurizarentzako merezitako omenaldi xume bat da hau. Zamorako kartzelan preso egon zeneko amets batean murgilduta igaroko du gaua. Bizitza eta kultura, garaiak, sorkuntzak, adierazpideak, moldeak eta norabideak. Garai berrietara moldatzeko, Xabierrek eta gure kulturak duten nortasun aldarri bat izango da.