Loraldia Eskolako ikasturte honetako proiektuen bukaera helduko da laster eta urte osoan zehar ikasleek egindako lana eta sormena oholtza gainean ikusteko aukera izango duzue.
Urretxindorra ikastolako LH6ko ikasleek eskainiko dute Hegalak astinduz izenburu duen emanaldia, Lore Jokoak egitasmoan kokatuta.
Sinopsia:
Hegalak astintduz askatasunaren inguruko hiru istorio labur biltzen dituen antzezlana da. Pertsonaiak euren herriak uztera behartuta egongo dira egoera ezberdinek bultzatuta: biziraupena, duintasuna edo etorkizun hobeagoa.
Txorien antzera, inork ez du kabia uzten nahi duelako; beste aukerarik ez duelako baizik. Bidean, beldurra eta itxaropena uztartuz, askatasunaren benetako esanahia azaleratuko da.