Loraldia Eskola 2024-25: Igorre. Zarata

Sarrerak

LORALDIA ESKOLAKO EMANALDIAK: ZARATA. Igorre

Loraldia Eskolako ikasturte honetako proiektuen bukaera helduko da laster eta urte osoan zehar ikasleek egindako lana eta sormena oholtza gainean ikusteko aukera izango duzue.

Igorreko Inazio Zubizarreta Eskola Publikoko LH5eko ikasleek ekainaren 11an eskainiko dute antzezlana.

 

Sinopsia:
Hegoa, 12 urteko gaztetxo jator-jatorra da. Izekoren etxean dago asteburua pasatzen. Harreman berezia du berarekin. Ez dabil ondo pasatzen Hegoa. Lagun nahiko lituzkeenak, ez dira berarekin ondo portatzen. Eta kosta egiten zaio ondo tratatzen ez duten arren, beraien gertutik banatzea eta kasurik ez egitea.
Euskal eszena musikal garaikideko 7 kantez gain, liburu batek erdigunea hartuko du obran zehar: BISITA album ilustratua.

Mireia Delgado Expositok sortu zuen gidoia.